Berastegi (Gipuzkoa)

Janzkera ez da arimaren ispilu

Janzkera ez da arimaren ispilu Janzkeragatik inor ezin dela epaitu esaten du. Bere familiako emakume helduen janzkera nolakoa izaten zen azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-022-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Janzkeragatik inor ezin dela epaitu esaten du. Bere familiako emakume helduen janzkera nolakoa izaten zen azaltzen du.

Transkripzioa

-Ikusten zendulako gauzak..., prakak jazteko modua dala ba bueno...
-Bai, bai. Aizu, eta zer? Harek'e frakak jazten zittun eta gonakin tapatu. Total bi jantzi ibiltzen zittun batea ba. Hoi ez da persona bat juzkatzeko, jantziingatik ezin dezu persona bat juzkatu o txarra dan o ona dan.
-Ez, ez.
-Izan ditteke mundun dan onena nahiz ibilli, ez dizut esaten esajeratu baten azalduta baldin bazabiltze. Guk'e ikusten deu, gaztek izandu gea, badakigu tentazioa zer dan. Hortaiño jartzen bazea bai, pentsatzen dezu atentzioa deitu dezakela gizonan aldeti. Ez? Guk hoi geok ikusten deun gauze da. Baiño guk ez gendun...
-Orduan bueno...
-Bai, bai. Gure ama ta gure garaien etorri zienak bai, gu bezela jantzita zien. Oain, guk amandrea esaten giñun, aittejaune ta amandrea. Amandrea ibiltzen zan beti hanketaiñoko gona luzekin. Gaiñeantzen beste izebak eta gurasoen zeak eta denak ibiltzen zien gure antzea. Luze xamarrak bai baiño zea hortan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia