Berastegi (Gipuzkoa)

Emakumeak gizonak baino beheragoko mailan

Emakumeak gizonak baino beheragoko mailan <p>Emakumeak beheragoko mailan zeuden lehen. Tabernetan ere ezin izaten zuten sartu, bestela kongregazioko zinta kentzen zien eta. Simonari zinta zergatik kendu zioten azaltzen du. Zinta berreskuratzeko egin beharrekoak eta apaizarekin izandako ika-mikak kontatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-022-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Emakumeak beheragoko mailan zeuden lehen. Tabernetan ere ezin izaten zuten sartu, bestela kongregazioko zinta kentzen zien eta. Simonari zinta zergatik kendu zioten azaltzen du. Zinta berreskuratzeko egin beharrekoak eta apaizarekin izandako ika-mikak kontatzen ditu.

Transkripzioa

-Baiño aparte beste gauz bat bai baigendun, nik ez dakit nola esan baiño. Gendun, emakumek giñen azpikoak, beheko maille hoi. Gizonak ez zeuken zeiken. Ezertatiken zigorrik ez zeuken. Alde hortatiken bueno, zan... Mutikoak'e bai, e. Neska txar hoik, gu "neska txar hoik" izaten giñen eta mutikoak beste zea bat izaten zuen. Hoi zan matxismo bat, aurren aurrenetik hola ezautu zuen eta hola etorri zan. Bai. Ta taberna batea sartu? Buenooo! Kongregazioko zinte, Mariaren Alabak izaten zien garai hartan, gu hala giñen, kongregazioko zinte kenduko ziguen gu harea sartu bagiñen, taberna batea sartu bagiñen. Zuk pentsa zazu nei zergatiken kendu zirean kongregazioko zinte. Nere ahizpe bat ezkondu zan eta haren bodan, nee aman anaia, osaba, bea Donostian-ta ibilitakoa zan-ta, harek dantzan-ta bazekin-ta, dantza lotua ittea ez zan libre. Ordun ba azken-azkeneko momentun, baiño momentu bakarra, osaba horrek eta azkenen jarriaazi niñun dantzan. Eta huexe bukatu bakarra in gendun. Ba hurrengo jaien sermoien hue esan zan elizen. Ta nei Marian Alaban kongregazioko zinte kendu in zien, kendu in zizen. Eta egondu nitzen gabe, eta geo berriz atzea txartela ateatzea jun behar izaten gendun urtero, eta txartela eta dotriñara jun giñenen apaiz horrek beti izaten zun neetzako halako zeozer. Gaztek denak eta bialdu eta bakarrik hartu niñun.
-Lotsagabe ikusiko zintuen.
-Bai ba, ni lotsagabe. Eta lotsagabe in nion, aizu. Hartu niñun zintengatik'e bai. Ta geo zintengatiken eskatu nion jarri al nezaken edo ez. Neska zahar-zahar bat zan, hari ematen genizkion, hue gendun presidenta. Zintak hari, hue garbie zan-ta. Gaiñea -nastutzea nijoa baiña igual zaio-. Soltera edo neskazahar zeuden hoiri ez zaie esan behar "neskazaharra", eta "soltera" ere ez, esan behar zaie "etxebirjiñek".
-Etxebirjiñek?
-Bai, gure apaizen legea hola zan. Zien etxe-birjiñek. Ta guk eukitzen giñuen haundi hoik edo zahar hoik ba azpin bezela eukitzen giñuen. Ta esan zian egun baten, bakarrik hartu niñun baten, hemen neska bat estadun geldittu zan, soldaduskatik etorri zan mutil bat, etorri zan Berasteira, bere anaia han ez, eta hor egun batzuk pasa zittun ta, nik ez dakit, harena zula esaten zan, behintzat estadun geldittu zan. Ta geo hemendiken alde ein zun baiño ya sei bat hillebete edo aurreratutakoan. Lotu-lotue ibiltzen zan hola. Guk ez gendun sospetxaik'e horrena izan zittekeenik, ez, baiño geo behintzat kanpoa joan zan, eta geo kanpoan esan zuen semea izan zula. Ba apaiz horrei baten batek esan dio nik esan nula, ta ni hartu niñun. Ta nik esaten nion, aizu, nei ez bañdin badit -berrorrika, e-, nei beorrek ez baldin badit esan behar zeiñek esan dion, ez naiz ni hemendik etxea joango. Elizen, sankristin. "Ba joan zaitez etxera..., lotsagabea!", ta, "Ez, pekatue esatea libre da, eta pekatarie ez? Pekatarie beorri hori esan diona da, ez ni. Ordun datorrela honea, ni hemen egongo naiz". Sankristin bi zea zien, hor sankristi txikie ta hemen sankristi haundie. Ta nik txiki hortatik haundia alde ein zunen, harea ere seittu in nion. Eta esan zian: "Ez al dizut..., alde itteko esan dizut eta" hasi zitzaian eskuk zabalduta, ta alde ein in nion. Ta ez dakit oandiken zeiñek esan zion, baiño zan gezurre.
-Esan zuen zuk esan zendula harek umea izan zuela?
-Bai, haren familiak esan zula nik esan nula. Ta hori baten batek hari esan zion. Ta harek sinistu in zun esan zion dana, baiño nerea ez. Eske nei zian gorrotoa bezela, ez. Geo hok zittuan bere semeak baiño maittego. Bai, hok bai. Eta ni honekin nola ibiltzen nitzen, eta nola ni gaiztoa nitzen, "ardi beltza" esaten dan hoitakoa, haren ustez behintzat, ba kargatzen zan nee gaiñen. Nee gaiñen kargatzen zan. Holaxe ibiltzen niñun. Buenooo!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia