Eskoriatza (Gipuzkoa)

Eskolako bizipenak 34ko erreboluzioan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-027-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Jolas-orduan ere neskak eta mutilak banatuta ibiltzen ziren, ordu desberdinetan irteten ziren eta. Eskola bukatutakoan elkartzen ziren soilik. 1934ko erreboluzioa irten zenean bera zigortuta zegoen; orduko bizipenak.

Transkripzioa

-Errekreua orduen be aparte. Errekreuan be neskak ordu bat eta mutillak beste bat.
-A, hori ez nekien, beittu. Oseake inposible.
-Orduen be ze izen zan? Treintaycuatro izen zan oktubreko reboluziñua. Orduen be ni zigortuta nenguen. Arrasaten Oreja-ta hil zittuenien ostirala zan, eta ostiraletan ferixie egoten zan Arrasaten, ganauena eta hola. Eta hemen Mazpelatik-eta danak faten zien Arrasatera eta ez utsien itxi pasetan, Muxibarren edo Arrasaten orduen panadera bat auen, eta buelta eiñ eta plazan sartu zien, plazara ekarri zittuen ganau guztiek, eta orduen errekreo sasoie zan, eta doña Rosinak: "tú castigada, aquí!". Eta baiña bentanatik urten nauen igual-igual. Plazan ze auen. Baiña aparte, horrek izeten zien aparte. Gero bai, urteten zauenien neskak eta mutikuek danok eitten gauen jolas batera.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia