Eskoriatza (Gipuzkoa)

Neguko jolasak; garizuman txirikiletan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-027-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Neguan egiten zituzten jolasak: sokasaltoan, txorromorroka, "tres navíos"-ka, kuikika (gordetzen)… Garizuman txirikiletan egiten zuten. Nola jolasten zen azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zer jolas eitten zenun?
-Orduan neguen izeten zan sokasaltua, sokasaltoka. Txorromorroka, neskak eta mutillek txorromorroka. Hori bai, eta sokasaltoka be bai. Eta gero itten zauen "Tres navíos", edo kuikika izeten zan gordeten. Ba horrek neguen. Eta gero Garizuman izeten zan txirikillia. Bakitzu zer dan txirikillia?
-Bai, esan dustie, baiña komentau zelan dan...
-Die egur bi, bat senduaua luzia, mazetia esaten jakona. Eta harek astie eukitten auen apur bat zurittuta, heltzeko; heltzeko edo bueno jakitteko nun... Gero txirikillie zan txikixa eta punta bixak zorroztuta. Eta orduen ha txikixa ipintten zauen lurrien, eta mazetiaz jo eta gero azertetan bazauen, hainbeste pauso, bat; segun nun jolas itten zauen. Ba zelan elizpeien "por ejemplo" azen hamen harrixak modu batera, eta beste bat bestaldera. Haraiño arraixaraiño igual kontetan zan bat, eta zenbat arraixa, horrenbeste. Zuk azertetan bazauen mazetiaz txirikillia, hori mazetiaz txirikillia jotia izeten zan, ez bazeuen azertetan...
-Ez dau emoten erreza.
-Bai. Zuk hartzen zauen txirikillia eta joten zauen hola, eta, klaro,bekokixan joten baziñun, ba pentsa. Eta baitta izeten zan aidian hartzera be. Eta aidian hartzera ipintten zauen jertsia edo txaketia edo eukutzuna hartzeko. Igual esaten zauen: aidian hartutzera, bost puntu, eta gero ez bazauen azertetan... Gero mazetia ipintten zan holan. Eta torria marketan zan holan, zapi bat, eta mazetia egoten zan, zuk txirikilla botata gero ha mazetia han. Eta torrera ez bazan aillegetan, orduen itten zauen "patxetak" esaten jakon, hola jo txirikillia puntan eta zeuk joten zauen, eta zenbat arraixa, hainbeste punto. Gero altzuan hartutakuan baaukatzun beste bost, ba harek kontuak ba, esaten zauen: ehuneraiño! Jokatu bihar dou gaur ehuneraiño. Eta hori izeten zan Garizuman, txirikillia Garizuman.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia