Berastegi (Gipuzkoa)

Eskolan hasi zenekoa

Eskolan hasi zenekoa 11 urterekin eskola hasi arte, plazan ibili zen, baina beti maisu desberdinekin. Asko eskertzen du kolegioan joan izana.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
11 urterekin eskola hasi arte, plazan ibili zen, baina beti maisu desberdinekin. Asko eskertzen du kolegioan joan izana.

Transkripzioa

- Esan duzu kolejiora hamaika urtekin.
- Bai, bai, hamika urtekin, baiño hamika urte bitarten hemen ibilli nintzen.
- Hemen plazan?
- Hemen, bai, plazan, bai. Baiño ordun maisuk’e badakizu maisu’re gutxi izaten ziren ta, zea, oso maiz kanbiatzen ziñan, ze beti maisu diferentekin izaten giñen.
- A bai?
- Ta ez gendun. Baiño nik gauzik hobena egin zidaten, gurasoei eskerrak ematen dizkiet kolejiyoan sartu nindduelako. Ta han ikasi nun nik beste menden nola egoten zan, ta nola muitzen zan. Ta geo gaiñea urtek’e txarrak tokatu zien gerra ondoa, gerra ondoa zan, ta kolejioa nik hoi detaille hok kontatuko dizkizut…

Egilea(k): Josu Diaz de Otalora

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia