Berastegi (Gipuzkoa)

Eskolako jantokian janaria falta zenekoa

Eskolako jantokian janaria falta zenekoa Gerraostea zen eskolan zegoenean, eta jantokian janaria falta zenez, etxetik eraman behar izan zuten janaria, bestela eskola lehenago bukatu behar izango baitzuten. Jantokian bi zatitan banatuta zeuden. Eta beste zatikoek, uraren bila joateko aitzakiarekin, janaria soberan ote zeukaten galdetzera etortzen zitzaizkien.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerraostea zen eskolan zegoenean, eta jantokian janaria falta zenez, etxetik eraman behar izan zuten janaria, bestela eskola lehenago bukatu behar izango baitzuten. Jantokian bi zatitan banatuta zeuden. Eta beste zatikoek, uraren bila joateko aitzakiarekin, janaria soberan ote zeukaten galdetzera etortzen zitzaizkien.

Transkripzioa

- Han kolejioan gogoatzen naiz komedorea: ni hamaika urtekoa nitzen ta nire kidekoak’e asko zien, ta geo beste batzuk haundigoak. Ta komedore bat izaten zan, baiño bi parte egiñe. Ta gogoratzen naiz urte baten, jana palta zeatzeko ta […] babarruna atera itten gendunai eskatu ein zion kolejioa ya bi hillabete hillabete falta zanen itxi ein beharko zuela, ez zala, ez zuela janik billatzen.
- Etxetik ekartzeko.
- Bai ta emateko ta halaxe eman gendun, zeatik hemengo zelai hau dena oain berde-berde dao. Hemen dena artoa, garie, patata, denatatik itten zan, ez zan berdeik ez zan izaten hemen; ta geroztik gauzek kanbiatu dia oso. Ta urte haietan ba mixeria asko, ta gogoatzen naiz han kolejioan komedore hartan alderdi baten, bueno komedore bat baiño alderdi baten haundik egoten ziren ta beste baten ttikik. Ta ttikin zeran egoten zan itturri bat zegoan ta zaharrak etortzen… “aizu, zea sobratu al zazue?”. Konturatu zazu, sobran bille, ta huren aitzakiekin etorri ta sobrak ta sobrak ematen giñezkien geo, sobratzen zitzaizkigunak. Ta hoi ere holaxeko boillo txiki batzuk lauentzako ta kabezaik botaik ta gora iyo beharren behera eroritzen ziren. Bai, bai, zerak, ez dakit ze izena zuen, ez dakit, ez naiz gogoratzen, oain ez zait etortzen izena. Ba holako bizimodue eman […] ni.

Egilea(k): Josu Diaz de Otalora

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia