Bergara (Gipuzkoa)

Umetako kontuak: eskola, jaunartzea, baserriko lanak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-063-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ume kontuak. Eskola. Jaunartze txikia eta handia. Umetatik ganaduzain. 12 urterekin Arabara joan zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno eta lehen esan douna: ume-denborak edo ze… zela izeten zan zuen ume-denboria? Eskolarik-eta hartu ziñuen?
- Eskolia bai, zazpi urte ingurukin. Nik goguen daukat oindio zazpi urtekin komuniua itten zan, komunio txikixa; hamarrekin komunio haundixa. Ta Segunda [nuan] nik aizta zaharraua —Elgetan hil zan— ta harekin, artian nik elizara [mezaik]… biderik ez nekixan, e! Bueno, behintzat konpezionarixue nun zeuen ta zela erakutsi [osten] goguen dauket nik oindio harek. Zazpi urtekin komuniua eitteko jun eliza´ ta, ba, eliz barrenien konfesionarixuek han zien ta “Hortxe, hortxe konfesatzen dittun”. Neri zela erakutsi [osten] harek ondio goguan daukat nik haura. Ta [hartaikuan], bueno, elizara jun be ez giñan ingo gu. Elizara juteko erroparik ba al giñun, ba, guk artian? Tapau ingo giñan justu-justuan ta ostian ibili. Ze, ba, gaur bezela?
- Ta ya txiki-txikittatik hasiko ziñazien lanian, ez?
- Bai, biheko! Hoixe!
- Ganau zain ta…
- Ganau zaiñan? Hoixe! Biheko! Ni hamahiru urtekin Araban egon nitzen. Hamahiru… Hamar urtekin jun ta hamahirukin Araban basarrixan egon nitzan, e! Ta…
- Ze partetan egon ziñan?
- [Puerta de Ali], ez dakit dakizun, han zeretik, Vittorixatik harutz zer aldera, Miranda aldera.
- Entzunda daukat, baiña ez dakit nun daon.
- Ta gaur esan dau San Prudentzio eguna gaur, e! Gaur ala atzo?
- Atzo.
- Atzo. Atzo. [Honei] Loiolari entzun [jauat] zerien, Arabako Armentiako [semia] zala haura, ta ni egon nitzan tokitik holaxe aurrian zeuan Armentia. Horixe akordauta egon naiz neu.
- Ta zela jun ziñanik-eta orduan akordatzen zara?
- Bai, akordauko ez naiz, ba?

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia