Ondarroa (Bizkaia)

Arropak zelan garbitzen zituzten errekan

Arropak zelan garbitzen zituzten errekan <p>Tere jaio eta lasterrera, gerra hasi zen. Bere gurasoak amaren jaiotetxera joan ziren ganadu eta guzti. Lehen ez zegoen garbigailurik eta kirruzko izarak zelan garbitzen zituzten azaltzen du, ereinotza botatzen zieten. Errekara joan behar izaten zuten garbitzera. Bere amak garbitokia jarri zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-010-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Tere jaio eta lasterrera, gerra hasi zen. Bere gurasoak amaren jaiotetxera joan ziren ganadu eta guzti. Lehen ez zegoen garbigailurik eta kirruzko izarak zelan garbitzen zituzten azaltzen du, ereinotza botatzen zieten. Errekara joan behar izaten zuten garbitzera. Bere amak garbitokia jarri zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zu jaixo ta seixen gerriek urten ban?
- Seixen ta gure aitte ta amak urten bir izen ben etxetik kanpora euren baserrire ,osake aman etxa. Aman jaxotetxa. Ta gure baserrixe, Santana, geldittu zan hutsik. Hutsik baiño be, bestelaik aittitte ta amume pentseten dot bertan ixen zile, baiñe ganauek, behixek eta euki zittuzen hamen, Arropaiñen. Baten batek lehengusu edo euken bittarteku eta Santanakuk eta Akitxarranekuk euki zittuazen baserri [...] zer, hamen euki zittuezen Arropaiñen gerra denporan urten ein bir izen eben bai, gerra denporan. Ta baakixu gerra denporan e, en fin, ni akordaten naz, bueno, akordau ez na eitten ezer, ze ez nitzen, ze urtebeteik be ez neuken eta zer akordako naz ba. Baiñe eurek esandako gauzak, bai, bai ordun, ordun osake labadoraik eta izer be ez euen, eta gaiñea useten zan ordun kirruzko izerak eta useten zin, ta horrek garbitzeko izeten zan, eukitten eben, holako bukoien moruko zerak, barriek eta ez dai zelako, esaten ban amume difuntik ez dai /eztai/ zelako arrabixok eta ez dai zer da bai dai zer ta eriñotzak bota ta ez dai zelan eitten zittuzela. Ta gero, ama difuntik ipini ban labadori, labadori zera, labadora fregadera horrek urten ben ba? Haxe, ta urten banin ba pozik, gero ba erreka juten giñan zertzen, deslabu ebaitten ure emondakun siketi handixe zanin, ostontzin manantialak emoten ban geutzako izeteko beste, emoten ban, baiña jabonaduri eta deslabetako jun ein bihar izeten giñen. Honetan siketi zanin. Akordaten naz “el año cuarenta y siete”n edo ei ban sikete haundixe, ta ni gazti nitzen, baiñe juten giñan erreka.
-Ordun, zuen ama modernie?
- Bai, labadora fregaderi ipini ban, ta pozik bera. Ongo labadori ikusiko baban, ene Jangoiku!. Ta jabonaduri astin behin eitten zan, baiñe aste erdixen be kanbixau nahi ixeten zan in, porke plaza ta juten baziñen ta iñok ikusteko ba dezente urteteko ,erdixen be kanbixau ein biher ixeten zan. Ez egunin egunin ,baiñe aste erdixen bentzat kanbixau.

Egilea(k): Nerea Kortazar (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia