Tere Arrizabalaga Alegria

Ondarroa (Bizkaia) (1936)

Biografia

1936ko urtarrilaren 19an sortu zen Ondarroako Santa Ana baserrian. Beraien etxea elizaz Berriatukoa da eta udaletxez Ondarroa. Aita bertakoa zuen eta ama Berriatukoa. Umetan Gorozika auzoko eskolara joan zen eta Ondarroako klase partikularretara. Mojetan ere ibili zen eta bertan ikasi zuen josten 20 urterekin; etxekoentzako prakak egiten zituen. Bere neba bat pilotari profesionala zen, "Santa Ana" izenez ezaguna, eta Terek egiten zizkion prakak. Baserriko lanetan aritu izan da beti eta oso ondo ezagutzen du mundu hori: egunero Ondarroako Berdura plazara joaten ziren eta sagardoa egiten zuten etxean. Errenteria auzoko Etxarrenera ezkondu zen eta 3 sema-alaba izan zituen. Hogei urtetik gora Gerrika auzoko Beitia baserrian bizi izan zen. 2007. urtetik Lekeitioko Uribarren Abaroa egoitzan dago.

Zintak

KodeaDataProiektua
OND-010 2010 Lea-Artibaiko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Santa Ana baserria lehen ermita zen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Eskola eta partikularrak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Prakak josten Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Anaia, "Santa Ana" zestalaria Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Arropak zelan garbitzen zituzten errekan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Azpigarritan basora Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 Ganadua izan arren, plazan saldutakoarekin aurrera Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Ogia etxean egiten zuten Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Baserrian ere gosea Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Ondarroatik Markinara ikatza garraiatzen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia