Ondarroa (Bizkaia)

Prakak josten

Prakak josten <p>Mojetara joan zen josten ikasten, lehendik zekiena hobetzeko. Etxean laguntzeko jostun lanetan hasi zen 20 urte ingururekin; gizonezkoentzako prakak egiten zituen, "pantalonera". Anaia pilotaria izan zuen eta hari ere berak egiten zizkion prakak. Etxetik kanpo ezin zuen lanik egin baserrian laguntasuna behar zelako egunero plazara joaten baitziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-010-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mojetara joan zen josten ikasten, lehendik zekiena hobetzeko. Etxean laguntzeko jostun lanetan hasi zen 20 urte ingururekin; gizonezkoentzako prakak egiten zituen, "pantalonera". Anaia pilotaria izan zuen eta hari ere berak egiten zizkion prakak. Etxetik kanpo ezin zuen lanik egin baserrian laguntasuna behar zelako egunero plazara joaten baitziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero ba “Mojetan” ostea be josi, ta josten ba han be bordetan, korti hartzekun, baiñe bordetan. Eta gero handik be etxin be bakizu biharra gero etxin be lagundu ta ein biharra ixaten zan eta ordun, ordunhasi nitzen josten. Josten baiñe bastante urtikin, oseake hogei urteaz edo hasi nittan josten eta korti hartu neban eta gero pantalonera ostabe. Eta pantalonera ba etxin eitten nittuzen prakak eta danak, gixonezkuntzako be bai, neuk josten nittuzen, neuk josten nittuzen. Goxin zortzi t’erdixetan hasten nitzen josten, eta lehena barakixu ebillak eta atzin eruten zittuzen prakak eta konplikau zan. Konplikau ez zan, biharra ein bir zala gexa eta harek josten nittuzen danak, lau gixonezko euzen etxin. Eta anaxi be pelotarixe zan eta pelotako be neuk etten nittuzen prakak eta danak. Bai, josten ondo ikasi neban.
- Dendantzat eta ez zendun josten??
- Ez, ez, hori ez neban ein, hori ez neban ein, etxeako bakarrik. Ordun momentun ein izen baneu, baiña baserrixen be laguntasune bir zen ze eunin eunin plaza jun bir ixaten gendun. Eta plazako gauzi preparau ein bir ixaten zan beti. Eunin-eunin plaza karruaz eta kaballuaz, eta plaza eunin-eunin.

Egilea(k): Aitor Larrañaga (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia