Ondarroa (Bizkaia)

Baserrian ere gosea

Baserrian ere gosea Bere etxekoek gerra sasoian eta gerraostean gosea pasatu zuten, nahiz eta baserritarrak izan. Arroz asko jaten zuten eta askotan gauez egin behar zituzten lanak, inork ez ikusteko. Estutasun larriak bizi zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bere etxekoek gerra sasoian eta gerraostean gosea pasatu zuten, nahiz eta baserritarrak izan. Arroz asko jaten zuten eta askotan gauez egin behar zituzten lanak, inork ez ikusteko. Estutasun larriak bizi zituzten.

Transkripzioa

- Ordun, zuk baserridxe eukindde ganera, amak-eta sekula ez otsuen esan goserik paseu zenduenik?
- Ez, ez, ez. Gosie eurek bai. Gerraostien eurek bai, pasau eben, eurek bai honbre! Arroza ta arroza ta arroza ta arroza jan, arroza ta lentejie.
- Baia ortuaridxek-eta beti ez zien falteko...
- Bai, baiña gerra denporan ordun momentun, biharrik ezin eiñ kanpun, txarrena hori egon zan. Ta garidxe erain biher, garidxe erain biher, eta gabaz, gabaz garidxe eraitten. Pentsau zelan ibilko zin isilik, zelaku gari-eraittie eingo eben. Ta gero artorik-eta be ezin erain. Gero bai, gero behin martxan jarritte bai, baiña ordun momentun txarto, bai. Akordetan na, ama difuntik esaten eban: "arrozaz ya beteta na!". Arroza ta lenteji edo ez dakitz ze izeten zan, eta beti geuza bat beti geuza bat, zozer jan ein biherko eben-ta. Bueno etxin eukiko eben ordun be porruk-eta egongo zin ortuaridxen, baiña momentun derrigor egon biher zen estutasune. Gero gerra denporatik esaten eban etorritte danak, zelaidxe guztidxek-eta danak, danak bedarrak behetik gora-ta.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia