Ondarroa (Bizkaia)

Ganadua izan arren, plazan saldutakoarekin aurrera

Ganadua izan arren, plazan saldutakoarekin aurrera Zaldia eta "muli" zuten, ez zuten ez mandorik ez astorik. "Muli" burugogorra eta mantsoa zela dio. Behiak eta txahalak ere bazituzten, baina plazan saltzen zutenarekin egiten zuten aurrera. Bizimodu gogorra zen, errentariak izan arren beraiek ordaindu behar zituztelako kontribuzioak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-010-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zaldia eta "muli" zuten, ez zuten ez mandorik ez astorik. "Muli" burugogorra eta mantsoa zela dio. Behiak eta txahalak ere bazituzten, baina plazan saltzen zutenarekin egiten zuten aurrera. Bizimodu gogorra zen, errentariak izan arren beraiek ordaindu behar zituztelako kontribuzioak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zaldidxen ibiltzen ziñien beti? Astorik ez zenduen euki?
- Ez, astorik ez gendun euki. Muli Auki gendun, baiña ño! Terku zan muli, muli ez da ona, bueno ona ez, biharreako bai e! biharreako fiñe da, bai. Ganaduen aurrin-eta tiretzeko-ta ona da mandu, edo muli, mandu ez zan muli zan. Eta baiñe kaballue eukitzen gendun jeneralin, kaballo baltza, txarra, gaiztu zen. Bakizu ze eitzen eban? Ikusten ebanin arkadi, arkadi handidxe euela-edo ikusten ebanin, pentsau animalidxe zelako listue, juten zan atzeara atze-atzera, ta inddar guztidxeaz tiretzen eban, ta zoze, apurtu edo zozer eingo eban, marki da hori gero e! ta ez gakon hori kostunbri juten gero e! ez terko […]. Ostantzien ona zan e, mantsu zan, baiñe.
- Ta ze beste, ganaue-edo ze euki zenduen ba?
- Sei behi ta horixe, bost txahal izeten zan. Baiñe ordun esaten notsan nik aitte difuntuai: “baserridxe ondo ibiltzeko, hillin txahal bat saldu biher dogu aitxe, ostantzien ez dau balidxo”, esaten notsen, ze sueldorik, eskerrak plazaku, egunin egunin egunin egunin plazaku, ba handik eitten zan asko. Bestelan, ze ordun kontribuziñoi be pagau norberak pagaten ta errenteruk giñen, ta kontribuziñoi be norberak pagaten eban, hori gogorra zan e! Eurek uzabak pagau biharreñin kontribuziñoia errenteruk pagau biher izeten eben, bai guk errenteruk geuk pagaten gendun. Gero, aparte ba urteko zera.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia