Ermua (Bizkaia)

Gerra hasiera

Gerra hasiera <p>11 urte zituelarik, geltokian jolasean zebilela entzun zuen gerra irten zela. Usansolora joan ziren hasieran anai-arrebak senide batzuen etxera. Ermura itzuli. Arrosarioaren istorioa. Bonbardaketak erori bezperan. Ermutik Ibarrangelura.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-033-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

11 urte zituelarik, geltokian jolasean zebilela entzun zuen gerra irten zela. Usansolora joan ziren hasieran anai-arrebak senide batzuen etxera. Ermura itzuli. Arrosarioaren istorioa. Bonbardaketak erori bezperan. Ermutik Ibarrangelura.

Transkripzioa

-Ta ni gogoratzen naiz, ba, gaztetakuak gauza asko, baiña gerria urten ebanian, ba, egun baten egon nintzan estaziñuan, betiko bezela, jolasian. Ta etorri zan —Eibartik etortzen zan hamabixetan— trena; ba, basarrittarrekin ta lanetik eta holan. Ta batek —[Ezkurdia] zan izena ta— esan eban eze, beste bateri esan otsan: "Badakizue gerria gertu dana? Ha estallado la guerra". Ni juan nintzan etxera ta: "Ama, esan dau [Ezkutiak] bateri gerriak urten dabela"," Zer esan dozu?" ta "Bai, horixe esan dau". Ta efektibamente orduaintxe zan gerriori urten ebana. Ta gero, ba, gerratixan, ba, gu alde baten geldittu giñan, ta gero etorri zan "avanzada" bat, ba, Arratera arte. Gure aittak eta amak, zelan erromaretan-ta lanian euazen, ba, aittak esan eban: "Bueno juan...". Ta juan giñan Usansolora. Usansolon ekan amak aizta bat hango jefiakin ezkonduta, ta Usansolon egon giñan egun batzuetan. Ta orduan, ba, gertau zian, ba, Arratera arte etorri zian. Ta Arraten geldittu zanian ya zera, gerria edo fronteria edo hor, ba etorri giñan atzera Ermura. Ta gero, ba, bueno... ba, ebillen dana zerak, honek, gudarixak eta FAI ta CNT eta horrek, behe aldetik etorri zianak. Baten —akordatzen jata— batek emon ostan errosarixua. Errosarixo ikusgarrixa emon ostan /emostan/ batek, eta esan ostan eze: "Esto ha sido de una señora de Irun, porque resulta que salió de la iglesia y se le cayó. Y yo le quería dar y le decía ¡señora, señora! Que es suyo esto , esto es suyo. No me quiso ni oir. Y por fin cogí y ahora para ti" esan ostan. Ba eukiko nittuan orduan nik hamairu edo hamabi urte edo holan. Ta, bueno, hantxe egon giñan. Gero gerra... bonbardeuan bildurra ta abar, ta sartzen giñan elizan, kanpantorrera-ta juaten giñan ta bueno, holan. Ta gero, ba, etorri zan zera, abanzadiori; Elgetan apurtu eben frentiori. Ta guk genkan sukaldia-ta behian eta goixan dormitorixuak, kuartuak, ekazen. Ta gaba bat pasau genduan, ba, bapez ona; ze gudarixak ekarri zittuen gure sukaldera ta uluaka ta, badakizu, heriduta-ta ekarri zittuen. Ta aittak esan eban: "Bueno, juan ein bihar dozue hamendik, e", ta juan giñan Ibarrangelura, nere ama, ba, danokin.

Egilea(k): Oihana Lado

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia