Ormaiztegi (Gipuzkoa)

Ormaiztegitik alde egin behar

Ormaiztegitik alde egin behar Gerra sortu zenean, bakarren bat atxilotu zuten, baina Azpeitiko hotel batean eduki zuten preso. Gerra hasieran zergatik erabaki zuten etxetik alde egitea azaltzen du. Abereak saldu zituzten, eta Aizarnazabala joan ziren lehenengo; mutilak, ordea, frontera; eta aitona beste alaba baten etxera. Beraiek, geroago, Sestaora joan ziren; eta Bilbo hartu zutenean, Santander aldera joan behar izan zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-001-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra sortu zenean, bakarren bat atxilotu zuten, baina Azpeitiko hotel batean eduki zuten preso. Gerra hasieran zergatik erabaki zuten etxetik alde egitea azaltzen du. Abereak saldu zituzten, eta Aizarnazabala joan ziren lehenengo; mutilak, ordea, frontera; eta aitona beste alaba baten etxera. Beraiek, geroago, Sestaora joan ziren; eta Bilbo hartu zutenean, Santander aldera joan behar izan zuten.

Transkripzioa

-Aiuntamentuak segittu zun lehengoak edo?
-Bai, igual, bai, bai. Azurmendi uste det zeola. Bai, nazionalista zan, baiño, ezerre. Gero bakarren bat edo beste detenittu zuen, bai. Baiño euki zuen en el Hotel nosecuantos de Azpeitia. Hotelen. Eta guardia eitten hemengo mutillek. Osea, beste iñor sartu ez dedin ba hemengo mutillek. Denbora asko etzuen eingo, baiña hola. Eta klaro, zera hori zeuken, billera ero eitten zuen lekue zeuken ordun ostatu. Aiuntamentuko gela baten. Eta egun baten, gu ordurako ya irtenda geunden etxetio, attek esan zon. Klaro, hor geldittu zienen tropak tirok botatzen zittuen aldin behin, ta gure oillok txurik zien danak, larehun bat oillo. Atek iriki eta juten zien danak korrika (Mendizabal?) alde hortaa, eta, klaro, handik sobra ere ikusi itten zittuen da, ba hori, urruti baiño bota: eta aldin behiñ oillo bat zeatuta. Attek esan zuen "hemen eztao egoteik". Ordun ia oillok saldu eta behiek e bai eta gero ya ondorenen guk irten giñen etxetio. Hamar lagun, atea itxi ta hala irten giñen. Hamar lagun.
-Eta nora joan zineten?
-Lenengo jun giñen, Aizarnazabalgoa zan gure ama ta, horruzkaldea; ezagunek eta bazittuen eta harutza. Mutillek frentea o, eta gu ba aitta-amakin da hola. Hiru ahizpa ta osaba hori ta. Attona han geldittu zan, zeatio attona horrek eitten zun, ... etzeon oin bezela jubilazioko zeik eta etzeon jubilazioik. Lana bukatzen zuen da kitto. Eta ordun hure egoten... zan sei hillabete alaba baten etxen, beste sei hillabete beste bere alaba baten etxen, eta ordun tokau zitzaion gerra hasi zanen gure etxen tokau zitzaion. Eta gustora egoten zan zeatio gure etxe hori dao kamiñon ondon; kamiñon kontra, ta iñor pasatzen bazan len jendea gehio ibiltzen zan oiñez oin baiño-, eta kaixo eta eztakit zer-da, entretenittu. Baiña beste ahizpak Aizarnazabalen, bat goien da bestea Getarin-da, han etzeuken entretenimenturik hemen bezela kamiñon pasatzen jendekin hitz eittekota, hemen oso gustora egoten zan. Eta gure etxetik irten da utzi zuen beste alaba baten etxen. Eta gero enteratu giñen eta ikaragarrizko penea zeukela ta bela hil emen tzan. Bela hil zan hura. Gaiñeatikuan gu Laredo eta eztakit nora eta Santanderra. Eta, klaro, jendea, gu bezela jende asko're bai ihes einda atzeaka ta danak Santander aldea; bibo hartu zuenen-da. Santander aldea ta, bueno.
-Trenez joan ziñaten?
-Bai. Gero bazeon... Gu Sestaon egon giñen bastante denpora. Han familie genduken, han egon giñen. Baiña gero ia Bilbo hartu zuenen-da Santanderrea.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia