Ormaiztegi (Gipuzkoa)

Denak aske aita ezik

Denak aske aita ezik Gerora aske utzi zituzten denak, aita ezik. Aita Alcázar de San Juaneko (Ciudad Real) kartzelara eraman zuten. Eta harako bidean, Ormaiztegitik pasatzerakoan, trenean agurtu ahal izan zuten. Handik gutxira itzuli zen, eta Martuteneko kartzelara eraman zuten. Laster askatu zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-001-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerora aske utzi zituzten denak, aita ezik. Aita Alcázar de San Juaneko (Ciudad Real) kartzelara eraman zuten. Eta harako bidean, Ormaiztegitik pasatzerakoan, trenean agurtu ahal izan zuten. Handik gutxira itzuli zen, eta Martuteneko kartzelara eraman zuten. Laster askatu zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero libratuko zittuen. A!, atte eaman zuen, bestek libratu danak eta atte eaman zuen "al Alcazar de San Juan". Nun dao hori?
- Kordoban-edo?
- Kordoba, Ciudad Real-edo ez dakit nun daon.
- Ciudad Real igual izan leike.
- Alcazar de San Juan. Hango kartzelaa. Gure atte ez taberna batea eta ez iñokin eta ez ezerre, kartzelan euki ta gero "qué? A esto". Eta ordun zeon Donostiko Ondarretan kartzela, zeon apaize; nola esaten zaio horri?
- Kapellaua.
- Capellán. Azpeitiko euskalduna, Joxe Mari, ez dakit nola zan. Eta bueno ba. Gukin bazeuken relazioa, hautza jun da hitz eitten gendun beakin-ta hola ta. Abixoa bialdu zun: nola korreon gure atte pasatzen zala hemendio, eta nahi bagendun estaziora jun da berakin eon. Jolin, jun giñen estaziora ta leihora irten zan, hola bestekin lotuta, Guardia Zibillekin-eo lotuta eskue. Leihora irten-ta, gizajoa!, ze tripak eamango zittun harrek. Geo Alcazar de San Juan."Y porqué?", "Y por nada".
- Eta hango kartzelara.
- Hango kartzelara. Han ez zun denbora asko ein. Eta hure bueltatzeako ya Ondarretak ez zun funtzionatzen, zeon kartzela berrie Donostin.
- Oraingoa, Martutenekoa?
- Oaingoa, Martutenekoa. Osea ke probatu zittun Ondarreta, el Alcazar de San Juan eta beste hau. Horrea sartu zuen eta hor eun batzuk in zittuen da ya etxea. Hiru kartzelatan ezer ein bae.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia