Elgoibar (Gipuzkoa)

Euskara irakasle institutuan

Euskara irakasle institutuan <p>Institututik euskara emateko deitu zioten. Bere kontratuan euskara irakasle zela jarri beharrean, bestelako hitzekin adierazten zen, ezkutatzeko. Eibarko institutuko filiala zen Elgoibarkoa. Enrike Larra&ntilde;aga zen institutuko zuzendaria, eta Pello idazkari eta euskara irakasle hasi zen. Soldadu joan zenean, ordezkatu zutenen izenak ematen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-125-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Institututik euskara emateko deitu zioten. Bere kontratuan euskara irakasle zela jarri beharrean, bestelako hitzekin adierazten zen, ezkutatzeko. Eibarko institutuko filiala zen Elgoibarkoa. Enrike Larrañaga zen institutuko zuzendaria, eta Pello idazkari eta euskara irakasle hasi zen. Soldadu joan zenean, ordezkatu zutenen izenak ematen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Gero handik etorri eta institutoan hasi nintzan. Eta institutotik deitu ninduten euskera emateko. Baiña oindik ez zan ofiziala eta nik dakaten lehenengo kontratua da hirurogeta... ez dakit, hamazazpian edo, “profesor de segunda lengua vernácula” edo holako zera bat jarrita, baiña “euskera” ez zan agertzen. Kontua da ikastolako gurasoak... edo lehenengo promozioa ikastolatik institutora joateko zorian zeudela eta institutoa 76an inauguratu zan. Eta lehenengo zuzendaria Tomas Uribetxeberria Eibarren eta hau zan Eibarko institutoko filiala edo auxiliarra edo. Eta hemen jarri zuten Enrike Larrañaga Elkorobarrutia– apaiz izandakoa, orduan apaiza zan, eta– horko zuzendari. Ni hartu ninduen idazkari eta beste Zornotzakoa baiña Eibarren bizi dan Joxe Ramon Kortabitarte ikasketaburu. Eta ni euskera ematen. Eta, hasieran, lehenengo urtean hemen eta Eibarren emateko. Eta hemen hasi... hasi bai, baiña gero soldau juan nitzan. Eta nere partez, nahiz eta lizentziatua ez izan nere emazteak–euskerazko titulua bai– nere emazteak eta Joxe Ramon Ezenarrok –gure kuadrillako bat zan, euskera titulua D aterata zaukana– eta bi hoien artean, nere emaztea, Maria Isabel Aizpurua Zabala eta Joxe Ramon Ezenarro, biak aritu ziren, ni soldau egon bitartean, euskera ematen. Eta Eibarren osatu behar nuenez ordutegia, Imanol Larrañagak eman zitun Ignacio Zuloaga institutoan nik eman behar nituen klaseak. berak eman zitun.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia