Eibar (Gipuzkoa)

Hezurrak apurtu eta Hipolita hezur-konpontzailea

Hezurrak apurtu eta Hipolita hezur-konpontzailea Armeria Eskolan ikasi zuen. Etxetik eskolara korrika jaisten zen, saltoka, eta bost minutuan jaisten zen, Legarre gainetik behera. Behin eskumuturra apurtu zuen eta Hipolita hezur-konpontzaileak osatu zion. Eibarko ezagunena bera zen, Isasi kalean bizi zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Armeria Eskolan ikasi zuen. Etxetik eskolara korrika jaisten zen, saltoka, eta bost minutuan jaisten zen, Legarre gainetik behera. Behin eskumuturra apurtu zuen eta Hipolita hezur-konpontzaileak osatu zion. Eibarko ezagunena bera zen, Isasi kalean bizi zen.

Transkripzioa

-Nere etxetikan eskolara bost miñutuan itten najuan nik, nere etxetik Eskola Armerixara. Bost miñutuan. Saltoka, bueno, goittik behera, bo! Sasoia be sekulakua orduan-ta, bueno, bueno! Eta trenbidia pasau, han salto behetik holako horma bat jeuan ta; horma gaiñera igo, salto ta bueno. Hantxe apurtu najuan; apurtu ez, eskubitxurra soltau jatan. Etara, eskumuturra etara, ta gero zerana Hipolitagana, haxe zuan hazur-konpontzaillia. Harek krik-krak!, halako indar batzuek ein, sartu ta bueno. Aurrera.
-Hipolita esan dozu?
-Hipolita.
-Hazur-konpontzaillia zan?
-Bai. Oso. Isasikua. Isasixa. Hipolita. Ha emakume gogorra zuan, eskuak eta gogorrak... Unguento batzuek ardauakin-ta eitten jittuan. Oin nik ez jakixat nik, ez jakat nik goguan. Baiña haretxekin konpontzen giñuan.
-Medikuakin baiño gehixago?
-Bai, hazurra etarata euanian-ta Hipolitagana. Bestela ba...
-Besterik holakorik bazeuan? Sasi-mediku ta...
-Ez. Hipolita zuan famosia Eibarren.
-Eibartarra?
-Bai, bai, eibartarra. Isasixan jekan. Ni beste bi bider egonda naok eta horretxeaittik jakat nik goguan Hipolita. Joe, bai gizona!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia