Berastegi (Gipuzkoa)

Valladoliden ikastean burua ireki eta aberastu

Valladoliden ikastean burua ireki eta aberastu Valladolideko ikasketei esker, burua ireki, jantzi eta aberastu zuen. 4 urte eman zituen han: hasieran, egoitza batean; geroago, beste hainbat mutilekin pisua konpartitzen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-026-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Valladolideko ikasketei esker, burua ireki, jantzi eta aberastu zuen. 4 urte eman zituen han: hasieran, egoitza batean; geroago, beste hainbat mutilekin pisua konpartitzen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gauz oso neretzat urte hoiek nere bizitzan izandu dien aberatsenak sentidu hortan, burue irikitzeko ta gauzek planeatzeko ta iñoren morrontzan edozein preziotan ez ibiltzeko ta hor. Neretzako fundamentala izandu zan.
- Ta zenbat denpora in zendun han?
- Han, lau urte.
- Bertan egongo ziñan beti ez? Esan nahi dot...
- Bai, bertan han hemengoak danak hemengoak egoten giñen, bi pisotan bizi giñen azkena. Harea joan ta aurrenen egondu giñen residentzi baten aurreneko kursoa; gero jendea ezautu ta han jendea sortu zan, hemengoak, eta eskola berdiñen ta. Gero jarri giñen piso bat alkilatuta beatzi mutil piso baten bizitzen. Urtea hala in gendun, ta gero hurrengo urten gehiago azaldu zian ta ordun bi pisota zabaldu giñan.
- Bederatzi mutil piso baten asko izango zan ez?
- Bai, pisoa haundi samarra zan, haundi samarra. Bastante... Santiago kalea deitzen zayon baten hantxe; Santiago kaletik ondo-ondon, beste izen bat zun, baiño berta-bertan, zentron ta baldarra baiño piso haundia. Ta hantxe in gendun, geok otorduk eta geok denak itten giñula. Ta gero jende gehio bildu giñan ta baten zazpi, piso baten zazpi ta besten zortzi egondu giñen. Ta holaxe.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia