Berastegi (Gipuzkoa)

Umeen hitz egiteko gaitasuna

Umeen hitz egiteko gaitasuna Umeak zirela, Berastegikoek ez zekiten ondo hitz egiten; Leitzakoek, ordea, bai. Izan ere, Berastegiko umeei isilarazi egiten zitzaien helduen aurrean, eta ez zuten normal hitz egin ahal izaten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-026-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umeak zirela, Berastegikoek ez zekiten ondo hitz egiten; Leitzakoek, ordea, bai. Izan ere, Berastegiko umeei isilarazi egiten zitzaien helduen aurrean, eta ez zuten normal hitz egin ahal izaten.

Transkripzioa

- Umek, adibidez, eskola-umek. Oain hemen’e beharbada hiztunek bazeudek, ezta? Baiño lehenago guk ez gitxakin hizketan, gure ume-denboran. Ta Leitzeko edozein ume koskorrek zaharrakin ta gaztekin ta bokabularioa esaten zaiona, hiztegi hoi, hoi saillen zekien. Ikeragarrizko errextasunekin. Hor. Ta hizketan ta herri hontan, Berastegin, beti notatu izandu det nik famili batzuk kenduta ez giñakila hizketan. Hemen gehiena hitz eitten zuenak eta aixana hitz eitten zuenak Ansoane ta Goienetxe ta hola besten batzuk’e bai.
- Bai, tarteka.
- Horrek esan nahi zin umekin hartu-emana normalagoa hizketan. Ta guri ixilik egoteko esaten ziguen, zaharrak bakarra hitz ein ber zien. Ba hoi aldatzen baldin bada, formula hoi aldatzen bada, umek ya trato normalen sartzen dittuk.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia