Pello Arrieta Soraiz

Elgoibar (Gipuzkoa) (1950)

Biografia

Elgoibarren jaioa 1950ean. Gurasoak ere elgoibartarrak ziren, ama Altzola auzokoa. Hamalau urterekin seminariora joatea erabaki zuen eta euskararekiko irrika piztu zitzaion bertan. Ordurako jada euskal dantzak ikasten aritua zen eta euskarazko gau-eskoletara ere joaten zen. Arrebekin solfeoa ikasi zuen etxean eta, ondoren, txistua Patxiko Etxeberriarekin. Elgoibarko scout taldean eta "Juventud elgoibarresa"n ibili zen gaztetan. Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean, Geografia eta Historiako espezialitatean. Elgoibarko eta Eibarko institutuetan euskara irakasteko deitu zioten jada soldadutzara joan aurretik. Gerora ere Elgoibarko institutuan lan egin zuen Euskara eta Historia irakasten eta lan handia egin zuen institutua euskaratzen eta euskarazko materiala sortzen. 1985ean herriko historia aztertzeko konpromisoa hartu zuen. Barren aldizkarian hasi zen herriko historiari buruzko zutabeak idazten. Jasotako informazio guztiarekin liburua argitaratu zuen gero. Abiapuntua jarri zuen herriko bestelako liburu batzuk argitaratzeko. Hainbat ikerketa argitaratu ditu, besteak beste, Elgoibarri buruzko `Elgoibarko ondare historiko artistikoa: Arkitektura zibila´ (1996), `Elgoibar, modernitatearen atarian (1870-1910), euskal jaiak 1907´ (2007) eta `Elgoibarko udal musika bandaren historia 1885-2010 ´ (2010).

Zintak

KodeaDataProiektua
EGB-125 2022 Euskararen historia soziala Elgoibarren

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Etxe euskalduna erdaldundu eta berriz euskaldundu Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Seminarioan euskara eta euskal kulturarekiko kontzientzia Bideoaren ikonoa
3 Euskarazko klaseak umeentzat elizako lokaletan Bideoaren ikonoa
4 Transmisioaren etena Bideoaren ikonoa
5 Patxiko Etxeberriarekin txistua ikasten Bideoaren ikonoa
6 Elgoibarko Scout taldea Bideoaren ikonoa
7 1965-68 arteko aldaketa sozial handia Bideoaren ikonoa
8 Euskal kulturaren astea eta Urruzunori omenaldia Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Euskarazko antzerkigintza Elgoibarren Bideoaren ikonoa
10 Dimas Gilen laguntza euskarazko antzerkien baimenetarako Bideoaren ikonoa
11 1950-1970ean Elgoibar hain erdalduna izateko arrazoiak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
12 Hika zeinekin egiten duen Bideoaren ikonoa
13 Euskal giroan murgiltzen Bideoaren ikonoa
14 Soldadutzan euskaraz ere bai Bideoaren ikonoa
15 Euskara irakasle institutuan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
16 Institutuan euskara normalizatzen Bideoaren ikonoa
17 Euskarazko testugintza; UZEIrekin elkarlana Bideoaren ikonoa
18 Elgoibarko historia aztertzeko ardura Bideoaren ikonoa
19 Liburuetako historia eta herrikoa Bideoaren ikonoa
20 Erdararako joera Elgoibarren Bideoaren ikonoa
21 Euskara, maite duen hizkuntza Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia