Elgoibar (Gipuzkoa)

Euskal kulturaren astea eta Urruzunori omenaldia

Euskal kulturaren astea eta Urruzunori omenaldia <p>Euskara eta euskal kulturaren astea antolatzen zuten. Hitzaldiak antolatzen zituzten, baita liburu eta disko azoka ere. Pedro Migel Urruzunoren omenaldian egin zirenak kontatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-125-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Euskara eta euskal kulturaren astea antolatzen zuten. Hitzaldiak antolatzen zituzten, baita liburu eta disko azoka ere. Pedro Migel Urruzunoren omenaldian egin zirenak kontatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gaiñera, plataforma hoietan Euskal Astea ere antolatzen gendun urtero, euskera eta euskal kulturaren astea. Eta ekartzen gendun, ba, Juanito San Martin euskeraren inguruan, euskal historia klase zeraren bat… hitzaldiren bat emateko, euskal literatura eta abar eta abar.
- Liburu eta diska azoka be...
- Liburu eta diska azoka. Gero ez naiz gogoratzen ze urtetan zan, baiña Pedro Migel Urruzunoren urteurrena izan zan. Ez dakit jaiotzaren urteurrena izan zan... ez, jaiotzarena... edo beharbada bai edo lehen liburuarena. Eta zera antolatu gendun ere, eta guk ere parte hartu gendun horretan. Eta Euskaltzaindiko bilera udaletxian antolatu zan horren bueltan. Irratitik ere, ba, horren berri eman genduan. Gogoratzen naiz Bikuña bergararra etorri zala, baiña baita ordurako Loiola Herri-irratikuekin, Arratekuekin eta abar harreman hori eta… informazioa ematen… Ya ordurako euskera nahiko hitz egiten genduan eta…
- Pedro Migel Urruzunon urteurren hori eta izan zan ekitaldi bat, ez?
- Ekitaldi bat. Euskaltzaindikuak egin zuten bilera bat eta Pedro Migel Urruzunori buruzko liburutxo bat ere atera gendun. Ez dakit, ez naiz gogoratzen orain izenburuarekin. Baiña bai. Eta norbaitek hitzaldi bat eman zun han, udaletxeko aretoan, ez dakit San Martinek berak ala besten batek, ba, Pedro Migel Urruzunori buruz

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia