Eskolako maisu ona gerrara joan izanaren pena

Eskolan Albizturko maisua izan zuen. Oso maisu ona zen hura; gerra iritsi zenean, soldadu eraman zuten, eta itzuli zenerako, Nikolasi pasa zitzaion eskolara joateko garaia. Neskak eta mutilak aparte egoten ziren. Gaztelaniaz gaizki moldatzen zen Nikolas.

Eskolako maisu ona gerrara joan izanaren pena <p>Eskolan Albizturko maisua izan zuen. Oso maisu ona zen hura; gerra iritsi zenean, soldadu eraman zuten, eta itzuli zenerako, Nikolasi pasa zitzaion eskolara joateko garaia. Neskak eta mutilak aparte egoten ziren. Gaztelaniaz gaizki moldatzen zen Nikolas.</p>
Hizlaria(k): Alustiza Gabiria, Nikolas
Herria: Gabiria (Gipuzkoa)
Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
Data: 2010(e)ko irailaren 11a
Iraupena: 0:02:29
Erref: GAB-006/026
Kodifikatzailea: Eider Etxeberria

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Transkripzioa

-Nikolas, eskolan esan duzu hemen Gabirian ibili zinela. Maisu, pasiotarrak ziren?
-Ez, ez. Maixue hemen, Albizturkoa. Ni harekin ibili nitzen, ta geroztik’e harek ein zittun hemen, ez dakit ba zenbat urte eingo zittun. Gero Eibarra jun zan, zeak eaman zuen Eibarra, Alfaa eaman zuen gero hor. Ona zan oso. Gero, jubilatu ta Donostin bizi zan, ta hil zan. Andrea ere oaindio… Andrea hemengoa zon, gaiñea, hor baserri batekoa. Joan Mujika Iturrioz. Albizturkoa zan, maixu ona, jatorra zan. Baiño, geo ditxosozko gerra hura sartu zan ta soldadu eaman zuen hori gure eskolan gabiltzela. Ta gero han soldadu pasa zittun urtek, eta handik etorri, ta klaro, handik etorri zan garaien berriz’e hemen eman zon eskolea, baiño, gu eskoleik ikasi be hemen, lanea, garai hartan, hamahiru-hamalu urtekin, eskolea ikasi behar gendun garaien, ta geo eskolaik ikasi ez, hori pasau zikun.
-Neskak eta mutilak aparte?
-Aparte, bai. Nik aparte ezautu izan dittut beti. Been maestrea, neskak. Eskolak hemen zien, ba, oain daren eskolak. Etxea, oaingo etxea da, oain barrutik eta berrittuta daude. Baiño neskak beren aldetik, eta mutillek beste aldetik. Dana bete-bete einda, hoixe, horrea besteik ez zan juten. Egunero ezta jun’e ez giñen eitten, klaro, etxen beti izaten zan ba lana. Ta behin egun bat galtzen bazendun hurrengo egunen juteko gogo gutxi. Hola izaten zan gure eskolea, hori pasatzen da.
-Eta erderaz zer moduz moldatzen ziñen?
-Gaizki. Sekula ez det ikasi nik erderaz. Ta hori penagarrie da e! Eesango deu, euskerea ta, bai, ta hau ta… baiño, joe, erderea, erderea… zuek, gazte batek. Gaur ez, gaur aurrerapen haundik dare, ta gaur ikasi, baiño gure garaien… Ni soldadu jun nitzen garaien nik erderaz ez nekin. Ta zenbat sufritzen dezu, holako leku batea zoatzen garaien?
-Pixkat defenditzen jakinez gero, gutxiñez.
-Ezin ordea defendittu! Zuk gogoan zenduken gauza bat, zure superiorai ta hango jendei esplikatzeko gaitasunik ez baldin badaukezu, ixilik tragau behar! Bakizu zer dan hori? Buenooo. Erderaz gaizki. Guk sekula hemen erderaik ez gendun. Guk beti hemen euskerea ebali deu hemen, beti, gaztek, gere lagunarten eta danen, euskerea.

Egilea(k): Aimar Maiz

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia