Gabiria (Gipuzkoa)

Gabiriatik kanpo emanaldiak eta irratsaioko pasartea

Gabiriatik kanpo emanaldiak eta irratsaioko pasartea <p>Gabiriatik kanpo ere joaten ziren antzezlanak erakustera. Behin Donostiara joan ziren pasarte bat grabatzera <em>Radio San Sebasti&aacute;n</em>en: orduan astelehenetan irratsaio bat egoten zen euskaraz, eta han emateko grabatu zuten pasartea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gabiriatik kanpo ere joaten ziren antzezlanak erakustera. Behin Donostiara joan ziren pasarte bat grabatzera Radio San Sebastiánen: orduan astelehenetan irratsaio bat egoten zen euskaraz, eta han emateko grabatu zuten pasartea.

Transkripzioa

-Sekula herritik kanpora ein zenduen antzerkirik?
-Bai. Zumarragan’e bai, izan giñen. Legazpin’e bai, Zegaman’e bai, Legorretan’e bai. Besteik ez det uste izan geanik. Zumarraga, Legazpi, Zegama, Legorreta. Beste iñoa ez det uste jun giñenik. Jun giñen pasarte bat ematea Donostira. Garai haitan, `Garo Usaia´n pasarte txiki bat ematea. Radio San Sebastian zeon ordun. Eta, astelehenetan, illuntzaan, ordu laurden bat eo, euskeraz emateko zea zeon. Ta han sartzeko pasarte bat grabatzea Donostiaa, Radio San Sebastianea, jai goiz baten jun giñan. Ez danak, e! Jun giñen “los elegidos” —pasarte bat zan—, ein behar gendunak, dozena erdin bat eo. Ondo goatzen naiz han nola egon giñan Radio San Sebastianen grabatzen.
-Aktore onenan pare.
-Bai, bai. Ordun ez zeon euskeraz iñundik aitzeik ezer ordea.
-Eta, ordun, irratsaio bat egoten zan, tarte bat egoten zan euskaraz?
-Astelehenetan, astelehen illuntzaan. Baiño ordu erdin bat eo hola izaten zan.
-Gogon daukezu ze izen zun irratsaio harek?
-Ez dakit, ez naiz gogoratzen. Ez naiz gogoratzen horrekin. Han tartetxo baten, han grabau ta han ematen zuen, han eman zuen hori. Gero, jendek aittu eitten zon ordun, gaur ikusi eitten dittuzu gauza danak telebixiotik, baiño ordun radiotik hori eman zuen, ta hure, ba, leku askotan. Danen’e ez zan aitzen ondo. Keba! Nola aittuko zan ba! Han izan giñen hori eitten.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia