Gabiria (Gipuzkoa)

Antzezlanetarako atrezzoa

Antzezlanetarako atrezzoa <p>Antzerkietarako atrezzoa Larrea familiaren baserritik lortzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-046 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Antzerkietarako atrezzoa Larrea familiaren baserritik lortzen zuten.

Transkripzioa

-Jantzik-eta nundik ateratzen zittuzuen?
-Jantzik, baserriko gorabeherak eta nola izaten zien… Geo, hemen etxe bat zeon, Larreaenea, gero haek gastau zien famili hura, ta geo Pavimentos Arrondo honek erosi zon etxe hori, ta horko bi seme bizi die han. Han zeon familie, Larrea hori, ta hoik eukitzen zuen lehenaoko gauzak. Buuu… Bueno! Etxen. Ikaragarrizko zea zan. Handi gauza asko, beti eamaten. Zoratzen eoten zien een gauzak eamateko. Zenbat gauza eamaten zien handio!? Mueblek ziela, o holako garaitako silloia zala, bestea zala. “Larreaeneti ekarriko deu”. Handik eaman ta hola. Jantzik, berriz, orduko jazkerak, ba, Euskal Herriko baserrittan lehen ibiltzen zan jantzie izaten zan, ta horik hemen etxe guztittan ta. Jantzikin problema haundiik ez gendun izaten, horkoa eitteko.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia