Gabiria (Gipuzkoa)

Ezkion Ama Birjina azaldu zenekoa

Ezkion Ama Birjina azaldu zenekoa <p>Eskolan hasi zen garaian, Ezkioko Ama Birjina puri-purian zegoen. Jende asko etortzen zen, Ama Birjina azaldu zela sinetsita. Arratsaldean, eskolatik Ardantzara joaten ziren, Santiago azalduko zelakoan. Ardantzan harri bat zegoen. Kataluniatik autobusak etortzen ziren Ezkiora.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan hasi zen garaian, Ezkioko Ama Birjina puri-purian zegoen. Jende asko etortzen zen, Ama Birjina azaldu zela sinetsita. Arratsaldean, eskolatik Ardantzara joaten ziren, Santiago azalduko zelakoan. Ardantzan harri bat zegoen. Kataluniatik autobusak etortzen ziren Ezkiora.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ni eskolan hasi nitzen garaien, ez dakit ba, treintaitres, treintaicuatro, hor, Ezkioko Ama Birjiñe zeon ordun puri-purin. Ama Birjiña azaldu zan ba, hor, Ezkion? Huraxe zeon ordun. Zenbat jende etortzen zan horrea!
-Nola azaldu zan? Ze pasa zan hor? Historie badakizu?
-Bai, historie, historie… ba, hori, ni ez dakit, prepautako gauzan bat izango zan. Hor, nik ezautu nittun, ezautuko ez nittun /enittun/ ba, Ezkion Bazterretxe esaten zioen etxea, hor bat, bi, hiru taberna o lau illaran bazien hor, garai hartan, ta gerogo´re; oain bate ez dau. Ta taberna batekok zien horik, ta bi mutiko, anai-arrebak, eta etxeen batea, haik eak ez det uste eukitzen zuenik, gaiñea, zerik, tabernea bai baiño ganaduik eta hola, ta han inguruko etxen batea, iluntzan eo ez dakit ba, esnetaa, handik ekarriko zuen esnea etxeako, haidi agertu omen zitzaiela, iluntzan baten, Ama Birjiña hori. Handik hasitakoa. Hola izan zan. Kriston… Hor jende pilla onak izaten zien, ni horrekin gogoratzen naiz. Milagrok´e ein behar zittuela ez dakit zer santuk eta ez dakit zer ta… Santiago’re, Santiago apostoloa’re, zaldi zurin gaiñen azaldu behar zola egun baten ta… Gu eskolan gebiltzen ordun, ta maixuk, jo, danak beste kontuik ez zan aitzen ta, atsalde baten, Gabiritik, eskolatio hemen ezkerraldeago dao puntu bat Ardantza esaten zitzaion lekue da, ta handik frente-frenten Ezkion ikusten zan lekue, Ama Birjiña horren toki hori. Ta atsalden, eskolatio maixukin, mutiko danak Ardantza, leku horta etorri, ta hor liburun batzuk hartu ta hor leitu ta ikixiko gendula, zeatik Santiago hori azaldu behar emen zola ta, gere begikin han beida, han noiz azalduko zan. Han ez zan ezen arrastoik azaldu, ta atzea etxea!
-Ardantzako hortan harrin bat edo zerbait dao?
-Bai, baiño ez det uste oain… etaa ein zuela uste det eta... Gabirira eaman zuen, han plaza ingurun, ta ez dakit nun daukien oain jarrita. Hor zan harri bat, bai. Oain plazan eongo da, Gabirin. Ardantza hortan zan hori bai. Hori Euxebiok o holakon batek esango zizun.
-Ez, irakurrita dauketelako.
-Irakurrita daukezu?
-Bai.
-Ardantza toki hortan baserrin bat zan, edo izen hori nundik zetorren?
-Ez dakit. Nik baserriik ez det ezautu hor. Beraxegon dare, Ardantzati beraxeo dare Zandatagoiti, bi bizitza die. Baiño Ardantzan hor basarriik izan danik sekula ez zat zeatu.
-Eta zuek handik egon ziñeten begira?
-Hautza jun ta handik eon giñan atsalde guztin beida, noiz azalduko Santiago hori, baiño ez zan azaldu. Oaindik etortzeko eongo da.
-Garai hartan fede handie egongo zan, gaiñera, holako gauzatako, ezta?
-Ene ba, ene ba! Ta hor, Kataluñatik eta, Bartzelona aldetik eta, ze jende pilla. Autobusek-eta, garai hartan pillak eoten zien hor. Hemengo etxetatik egunero juten zan jendea horrea e, atsalden e!

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia