Gabiria (Gipuzkoa)

Ama Birjinarekin hitz egiten zuen neska

Ama Birjinarekin hitz egiten zuen neska <p>Inguruko baserri bateko neskak Ama Birjina ikusten zuela esaten zuen. Neska hark Nikolasen anaiari esan zion sendatuko zela, baina ez zen ezer gertatu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Inguruko baserri bateko neskak Ama Birjina ikusten zuela esaten zuen. Neska hark Nikolasen anaiari esan zion sendatuko zela, baina ez zen ezer gertatu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hor zeon neskea, neska gaztea, ta harek’e ikusten zola…
-Eta nolakoa zala esaten zuen?
-Bai, batek ikusi zola, baiño ez zuen sekula ezen zeaik... Ama Birjiñea han azaldu omen zala, hoi zala baiño… ba! Nolakoa zanik sekula ez zuen esaten. Ta, ordun, gure anai hori, nola zan hori… inbalido nola zeon, hue bere muleta horikin azkar ibiltzen zan, e! Joe… iditaa ta… Bea askotan jun zan hura Ezkiora, Ama Birjiña toki hortaa. Eta horrek, ikusten zola esaten zon horrek, ikusi ez dakit ze eitten zon, neska horrek esan ein zion egun baten, Ama Birjiñek esan ziola sendatuko zola nere anaie. “A bai?” Ta “bai”, ta egune ta danak izendauta. Lehen esan deana, egun hori allau zan, ta mutikoa, hure fin, bueno! Fedea ta, etxekok eta danak. Lehen esan dizut ba hemen eon zien pasiotarrak, oain fabrikea eo dau, geo alde ein zuen hemendik. Hor elizea, ta gu mezeta ta horrea juten giñen, parrokia jun bittartez, gora jun bittartez, gertugo ta horrea. Milagroa ein behar zion eun hortan, goizen jaiki, ta jun horrea, ta aitortu, ta jaune hartu, ta danak ein, ta zean, ta atsalden sendatuko zola ta hautza jun ta… Bai, sendau bai… bai, gero bai, sendau zon bai, hil ein zan ta.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia