Pasaia (Gipuzkoa)

Konfesatzean zer kontatu?

Konfesatzean zer kontatu? <p>Dantza lotua egitea bekatu zen arren, egin egiten zuten, eta gero Florentinok ez zuen konfesatzen. Behin apaizarekin izandako anekdota kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-023-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Dantza lotua egitea bekatu zen arren, egin egiten zuten, eta gero Florentinok ez zuen konfesatzen. Behin apaizarekin izandako anekdota kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ez dantza ta ez kantatu ere ez?
- Kantatu, kantatu guk iten genun baiño dantzatu're bai e. Txikierdi ta joaten giñen, Oillolumea ta juaten giñanian dantzatzen genun, hoi dudik be, pekatua baiño guk dantza iten genun.
- Eta ze izaten zen sueltoan eo?
- Ez, denea; eskatuan ta helduta ta. Ta zenbat eta gehio heldu hobeto oandik, bai, bai.
- Ta geo "igual" hoi konfesatu beharko zen ,ez?
- E?
- Konfesatu ta?
- Nik ez, nik ez. Gaiñea apaiz bat bagenun guk hemen jatorra. Hola eoten zan. Zuk zuk komeni zaizkizunak esan hola bea. Ta besteik? Eta ez. Di-da eiten zizun, ala kanpoa. Batian galdetu zian "bBeno zuri galdera in behar dizut, aber". Ta bea zan, bea zan nazionalista e, nik iten nun lan iten nun tokiyan apaiz hoi. Ta esan zian "Zuk lapurtzen al dezu?" "Bai jauna" esan niyon holaxe "Bai jauna lapurtzen det nik". Ta "ze lapurtzen dezu?" "Txatarra, saillian puxkak sobratzen dianak eta, hori lapurtzen det”. “Ba hoi ez da pekatua. Zuri lehenagotik iten dizu nagusiak”. Beak eantzuna. Apaizak hoixe eman zian, ta bea soziyua zan apaiz hori, bai.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia