Urnieta (Gipuzkoa)

Atari batean ezkutatu dantza lotuan egin ahal izateko

Atari batean ezkutatu dantza lotuan egin ahal izateko Hernanira joan behar izaten zuten dantza lotuan egitera, apaizak galarazita baitzeukan Urnietan. Urnietako festetan ere, arkupeetako atari batean sartu behar izaten zuten dantza lotuan ibili ahal izateko. Erretorea ibiltzen zela begiratzen esaten dute.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-018-054 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hernanira joan behar izaten zuten dantza lotuan egitera, apaizak galarazita baitzeukan Urnietan. Urnietako festetan ere, arkupeetako atari batean sartu behar izaten zuten dantza lotuan ibili ahal izateko. Erretorea ibiltzen zela begiratzen esaten dute.

Transkripzioa

-Orduan edozeinen aurrean dantzan juntu egitea eta...
-Keba. Bai, Hernania juten giñan gu, Urnietan ez zeon itteik eta Urnietako erretoriak esaten zun Hernania juten zanak pekatu mortala itten zula, han alkarri eutsita dantzan ibiltzen giñala ta. Bai. Gu hoi nobiotan hasi baiño leheno esaten zun, ni ez dakit zenbat aldiz jungo nitzan Hernania dantzaa gaztetan. Ta geo san Migeletan hemen [...] bazuen , klaro, hor tabernan ezaunak zian danak; zarrak edo gaztiak edo denak-eta. Eta esaten zien gaiñea, goazen dantzaa baltsian ibiltzea. Bai, eta baltsian nun?, zimitoriua...; zimitoriuan ez, aiuntamentukuan azpin ibiltzen giñan, ate haundi bat zun eta baltsian ibili nahi zuna ati hartan sartu ta lau edo bost pareja, segi atea ta. Hu!, komeri earrak ibiltzen giñun guk, e. Ez dakit zenbat urte izango nittun nik ordun. Hamasei edo, hamazazpi edo.
-Ta han gordeta...
-Balsian, eta tabernaa etortzen zian gizonakin. Gizonak, mutil gazteik ez zan etortzen. Gizonakin ibiltzen giñan, bi edo hiru dantza in eta korri ostera tabernaa ta. Esaten zuen, nik ez nun behiñ'ee ikusi baiño erretoria ibiltzen zala baltsian zein ote zan bijilatzen. Esan itten zuen, ez dakit, nei ez zat egokittu behiñ'e.
-Erretoria bakarra ez seguraski.
-Igual, beste batzuk'e igual.
-Beti izaten da herrin.
-Herri [guztietan] izaten da bai, saltseron bat izaten da. Baiño hoi esan izandu du, Hernania juten zana pekatu mortalen bizitzen zea, han alkarri eutsita dantzan ibiltzen ziela ta. Segi...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia