Eskoriatza (Gipuzkoa)

Erlijioarekin zerikusia duten ohitura zaharrak

Erlijioarekin zerikusia duten ohitura zaharrak <p>Erlijioaren garrantzia; gizartean zuen eragina. Ohitura zaharrak; hileta-elizkizunak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-014-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Erlijioaren garrantzia; gizartean zuen eragina. Ohitura zaharrak; hileta-elizkizunak.

Transkripzioa

Orduko gauzak ba, oin ikusten (d)ittugu guk, Eskoritzan bertan pasetan zan, ni Eskoritzara etorri ta gero, Eskoritzan be monagillo ibilli nitzen ni, ni bizi guztien monagillo ibilli naz, oindio be monagillo nabil-ta, bizi guztien. Eta Eskoritzan entierruek izeten zien beti hamarretan, goixeko hamarretan. Jentie fabriketatik urten eta entierrora. Eta mezak egoten zien, ba, bost edo sei meza, zazpi altara euazen-ta, batzuetan zazpi be bai, eta hareik mezie emun ta gero, hiru abarek meza nausixa emoten euen, entierrokua. Baiña –oin ez jat ondo pentsetan, baiña orduen, e…-, mezia emuten auen abarieri sakristixara armozue erueten jakuen: meza txikiñak esaten jakonak emuten auenien, sakristixara, e, bandejiakin armozua. Kantsau eingo zien-ta! Lan asko eindda, barurik… Beste danak be bai, e, barurik, han dazenak… Baiña kostunbriek, orduen holaxe zien-ta…

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia