Kontxita Igerategi Santa Cruz
Urnieta (Gipuzkoa) (1931-2014)
Biografia
<body><p><p>Urnietako Matxo tabernan jaio zen eta Urnietan bertan bizi izan da ia beti. Bere aita zenari deitzen zioten "Matxo", baina ez edozeinek, aitari ez baitzitzaion ezizena asko gustatzen. Gurasoak etxez aldatu ziren bera jaiotzerako eta taberna ireki zuten Idiazabal kalean. Ama andoaindarra zuen eta aita urnietarra. Sei senideren artean gazteenaren aurrekoa zen bera. Sei urtetik hamalaura arte Urnietako eskola publikoetan ibili zen. Hala ere, etxeko lanetan gogor aritu behar izaten zuen eta gustatu ere egiten zitzaion. Hogeita sei urterekin ezkondu eta Hernanin bi urtez bizi izan baziren ere, Urnietara joan ziren berehala han gelditzeko.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
URN-018 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute