Urnieta (Gipuzkoa)

Tinta eta lumaz idazten

Tinta eta lumaz idazten Etxean ez zen dirurik luma-punta berriak erosteko, eta hautsiekin ibili behar. Betun kaxa batean erabiltzen zuen lapitza eta klariona eta borragoma (kortsearen botoia). Luma eta tintaz idazteko orduan izaten ziren komeriak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxean ez zen dirurik luma-punta berriak erosteko, eta hautsiekin ibili behar. Betun kaxa batean erabiltzen zuen lapitza eta klariona eta borragoma (kortsearen botoia). Luma eta tintaz idazteko orduan izaten ziren komeriak.

Transkripzioa

-Eskolan plumakin eskribittu bihar izaten zan, gooratzen naiz tinterua, holako tintero ttiki bat, askotan ezta tintik'e eskolan, aizu. Tirrrik eta tarrrrak eta, nola ikasiko gendun ba. Punta puxkatu, gue ama gaxua nola izango zun ba punta berriya erosteko dirua. Tirritt eta, jesus! Oaingo boligrafuak izango bazian, ene! Ta borragoma, borragoma badakizu? Lustre kajak izaten zien ordun klisk! itten zienak. Oain ez dakit [badian] oain. Gantxo bat zuen eta klisk ein eta irikitzen zienak. Lustre kaja batian, goma puxkat, tiza puxkat eta lapitz puxkat, [...] zenbateaiñokua. Holakoxe kaja ttiki batian. Eta borragoma ze izango? Korsiak, garai bateko korsiak botoiak izaten zittuen galtzerdiei eusteko. Halako botoiak. Guk ez gendun besteik, nik ez nun beste borragomik. Nik borragomik ez det ezautu nik. Harekin. Edo bestela ogi-mamiakin. Ogi-mamiakin lapitza, baiño tinta, tirrri, jesus. Lapitzakin zeatik puntak puxkatzen, ez gendakin ta. Ez ziuen eakutsi nola eskribitzen zan. Tintetan bustita, ura izaten du eta batez, ez ura ta ez tinta. Jesus!, zulatuk..., oi ene, oi ene!...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia