Hendaia (Lapurdi)

Herriko festetan, mutikoekin, dantzan

Herriko festetan, mutikoekin, dantzan <p>Hendaian neska gazteek eskubidea zuten mutikoekin dantzatzeko. Alta, Extefanaren amak kontatzen zion nola bere garaian Urru&ntilde;an debekatua zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HEN-001-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hendaian neska gazteek eskubidea zuten mutikoekin dantzatzeko. Alta, Extefanaren amak kontatzen zion nola bere garaian Urruñan debekatua zen.

Transkripzioa

- Eta mutikoekin dantzatzea libro zen?
- A! Ba, ba, ba, ba.
- Ez zen apeza ibiltzen…?
- Ez, ez, ez, ez, guk libro ginduen mutikoekin dantzatzia, uroski, e! Baina ama zenak erraten zuen… Ama, ikusten duzu /ikustuzu/, hemendik ez urrun sortua zen Fagadi etxean eta, hoiek, Urruñakoa zen hori orduan. Eta gaten zen, gaten zien… Urruñan ibilia da eskolan. Eta gero , "enfants de mairie" zien Urruñan. Eta ez zutela dantzatzen ahal plazan. Urruñako Herriko etxeko azpiat sartzen ziela dantzan pixkat aritzeko, ez zutela libro dantzatzia, zeren apezek gero kongregazionetik kentzen ziuztela. Baina hori amen denboran zen, baina gure denboran ez zen hori.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia