Hendaia (Lapurdi)

Kontrabandoa Loia badian

Kontrabandoa Loia badian <p>Kontrabando txikia egiten zen Hendaia aldean (alkohola, tabakoa...), baina kontrabandista anitz izaten zen. Abadiako lurretako Loia badian egiten zuten negozioa. Hegoaldetik etorritako barku hutsak han betetzen ziren, eta hegoaldetik etorritako barku beteak han deskargatzen ziren. Garai batean badiatxo hori guarda batek zaintzen omen zuen. Bidean ere ibiltzen omen ziren, guardak. Laborarien artean konfiantza giroa zegoen orduan, eta ez zuten elkar saltzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HEN-001-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kontrabando txikia egiten zen Hendaia aldean (alkohola, tabakoa...), baina kontrabandista anitz izaten zen. Abadiako lurretako Loia badian egiten zuten negozioa. Hegoaldetik etorritako barku hutsak han betetzen ziren, eta hegoaldetik etorritako barku beteak han deskargatzen ziren. Garai batean badiatxo hori guarda batek zaintzen omen zuen. Bidean ere ibiltzen omen ziren, guardak. Laborarien artean konfiantza giroa zegoen orduan, eta ez zuten elkar saltzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta kontrabanda aipatu duzu. Kontrabanda inportanta zen hemen?
- Ttkiya. Ttikiya zen, mais kontrabandistak bazien. Eta gure etxean aita zen gizona bakarrik eta ez zuen iten kontrabandik. Mais... hola mutil gaztiak eta, been zarpako xoxak izateko eta dena... baiño kontrabanda ttikiya izaten zen. Kontrabanda iten zen Ibardinetik kargakin etorri, oiñez, gordetzen ziuzten sasi-xoko batzuetan eta gero hemen kanttua zen Loia deitzen den Abadiako lur hoitan, Loia, hondartza ttiki bat. Hor zen kontrabandisten kanttua. Eta batzuetan barku hutsa hegoaldetik etorriya kargatzen zuten hemendik gan beharreko gauzekin eta bertzetan handik kargatua etortzen zen eta hor deskarga egiten zuten. Eta hori, Loia hori, izan da nere ama zenan denboran guardakin atxikiya e! Guardak zaindua zen e! Eta... baiño guttik aipatzen dute gauza hortaz. Eta bizkitartian hori zen kanttua. Eta gero elkar ez zuten saltzen kanpaindarrek edo laborariek, ez zuten elkar saltzen. Egun batez landan ari nintzen – neskatxa nintzen- eta aitakin, idi aintzinan, ari giñen iraulden edo ez dakit ze ari giñen, ta gan zen aita berrosokoat, bee egin beharrez, eta etorri zen irriz. “Ui zer duzu aita, irriz?” ta “zoazi, zoazi, zoazi horrat, sasi-xoko hartat, ta kasu eh! Non ematen duzun zangua!” erran ninduen. Ta keza handi bat zen, bistan da, kontrabandistena. Eta eskuakin in ninduen zeiñu “ixo, ez erran nihori e!” ta “ez, ez, ez aita, ez dut errainen nihori” eta gero auzoko gizonak erran zion “Ba, Ganix, ba ez dut dudarik zuen berrosoko hortan ikusi duzula keza bat, nerea da hura e” ta “ba, ba, ez kexa, Pierre, ez kexa” Ta hola... hola, holako kontrabandak zien. Ez zen... ez zen kontrabanda gaixtua. Alkohola izaten ahal zen, zigarruak, memento batian dantelak ere bai...

Egilea(k): Eneritz Ceballos

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia