Gabiria (Gipuzkoa)

Gabon-eskean ateratzen zirenekoa

Gabon-eskean ateratzen zirenekoa <p>Gabon-eskean ateratzen ziren lehen; gazte-kuadrillak izaten ziren, 20 urtetik beherakoak. Egun guztian izaten zen. Behin herriko soinu-jotzaile batek egindako meritua kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-058 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gabon-eskean ateratzen ziren lehen; gazte-kuadrillak izaten ziren, 20 urtetik beherakoak. Egun guztian izaten zen. Behin herriko soinu-jotzaile batek egindako meritua kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gabon esken ateratzen ziñeten?
-Gabon esken ateatzen giñan! Oain’e hemen koadrillak ibiltzen die, bi o hiru o lau o… koadrillak. Baiño haundik! Oain automobilletan ibiltzen die ta.
-Gazte koadrilak izaten zineten?
-Gaztea, gu gazte, bai. Baiño hogei urteti azpira bittarten, hogei urteti gorakok ya, gutxi.
-Ze izaten zan, egun guztin?
-Egun guztin. Goizen hasi. Behin, gogoratzen naiz, egunez ez giñen hasi, bazkalondo baten hasi nitzen, hasi giñen. Lehen esan diana, gendun soñujotzaillea Arzelus hori, Arzelus oain semea dauke horrek ona. Hue bea hil zan. Ta harek erakutsitta harek soñukin, ta haekin irten gendun. Ta harek Beasaingo fabrikan lana eitten zon, ta Gabon egune, ta goizen lana eitten zan, ordubik arte eo. Goizen lana ein, hue handik etorri, ta ez dakit ba nik, ordubik, ordubittardik alden, hemen, Kamiñokutza esaten diu guk, — kamiñoa hor, kurutzea, hor gora hartzen da kurba Gabiria juteko; besteak aurrea segitzen do ta horrek do Kamiñokutze, Kurutze. Hor juntatu giñen. Bere nazimentue zeon hemen, gu baiño lehenagokok hemen eindakoa zan, hemen Arrondonekok eta horik einda, gerra aurretik einda. Oso nazimentu earra. Eskutan ebali behar zon, baiño, bere baterie ta guzti argik eitteko, gauen ta, gaueako. Katxarro horrekin hor irten ordubik alden ta hemendik goora, han gora Santa Mariñaa, oiñez hor beheti gora. Han hasi, Aztiriko barrio hure pasatu, gero hor beste aldea, lehen esan diana, nere aman jaiotetxea, Behekoetxe, handik hortik, horik danak, hok danak pasatu, hor goi… herri guztie, ta gauen hamabittan pasiotarran elizaa, mezetaa, gabon gauen, rekorrido horik danak einda. Ze giroa, ze giroa. Dana oiñez. Lokatzea, ze egoaldi zan, argikin, linternak… Halaxe gustoa ibili! Gu hola ibiltzen giñen. Gaur automobilletan ibiltzen die dana ta ondo ibiltzen da.
-Ordun hanka onak zittuzuen ta. Beharko euki, gaiñea, hanka onak!
-Bai, hoixe onak. Oain ez dauzket oso onak, baiño ordun bai, ordun bai makiña bat ibilli eindakoa naiz. Ta, hola.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia