Gabiria (Gipuzkoa)

Kanturako zaletasun handia izan da Gabirian

Kanturako zaletasun handia izan da Gabirian <p>Musika asko gustatu izan zaio beti Nikolasi. Kanturako joera handia zegoen lehen Gabirian. Tabernan elkartzen zirenean, kantatu egiten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-054 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Musika asko gustatu izan zaio beti Nikolasi. Kanturako joera handia zegoen lehen Gabirian. Tabernan elkartzen zirenean, kantatu egiten zuten.

Transkripzioa

-Nikolas, antzerkigintzatikan aparte, nik badakit kantuak-eta ere asko gustatzen zaizkizula.
-Kantue, kantue asko gustau zat nei, bai. Nik hamaika aldiz pentsatu det, ta esan’e ein det nik gaiñea, ni gaurkoa izan balin banitz, ni musikoa o hola izango nitzen. Ona o txarra.

-Baiño musikoa.
-Musikoa izango nitzen. Ni bai, hala izango nitzan. Zenbat gustau zatan. Baiña… Bai, hemen’e kantue elizan ta holakotan…
-Bazeon hemen joera kantun aritzeko?
-E?
-Kanturako joera bazenduen?
-Haundie, haundie. Bai, bai, bai. Asko. Oaiñ ez, oaiñ ez da iñor…
-Nun aritzen ziñeten kantun? Elizan, esan dezu.
-Bueno, elizan… elizako gauzak, baiño... tabernan ta juntautako garaien ta zenbat aldiz kantatu. Ordun dana hola zan, kantue zan ordun. Oso ondo ez, baiño. Geo, hemen soiñujolea zan, bere semea oain Donostin bizi da, zea, Arzelus, Pepe, horren aitte zan soiñujolea, ta harek eman ziun guri zea horik. Geo hue hil ein zan, kantzerrakin hil zan. Baiño Gabirin beti kantuako ta. Oain ez, oain e… Oain eskolan ta hor erakusten die ta hor ibiltzen die gauza horik baiño…
-Ordun berezkoa.
-Ordun berezkoa zan, buenoo, alkarreana juntau ta.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia