Urnieta (Gipuzkoa)

Altzora astoarekin zihoala...

Altzora astoarekin zihoala... Behin, Altzora eraman behar zuten txerria. Anitak astoarekin eraman nahi; eta, hala, mendian zihoala izandako bizipenak kontatzen ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Behin, Altzora eraman behar zuten txerria. Anitak astoarekin eraman nahi; eta, hala, mendian zihoala izandako bizipenak kontatzen ditu.

Transkripzioa

-Ta beste batean holaxe, Altzoa eaman behar zan txerriya. Ta txerriya ta astuakin eamango nula ta. Abittu gea. Zaate (Zarate) ez dakit jzuk akingo dezun, Zaate zan Gipuzkoa ta Naparruan mugan zeon etxe bat, han guardazibillak egoten zien, baiño ordun igual ez zan eongo. ez dakit bazeon ez zeon. Etxe bat zan. Eta haraiño amak laundu zian. Ta txerri hoi ez jabetzen zeangana astuangana. Han halako batian ezin eamanda arbolai lotu [genion], txerriai lotuta gaiñea sokakin ta. Arbolai lotu [genion]. Astoa eaman harren ondoa ta astoai eantsi geo. Eta astoai eantsita nolabaitt'e abittu zan baiño, ni bakar-bakar-bakarrik handi Altzoa astoa ta txerriyakin. Garai haitan ze ibillera! Gazte-gaztea. Hoik zian hamabost hamasei urteko kontuk. Gue aitta-zanak beti izaten zun, bai, mutilletako zea izaten zun harrek kontu eitten, nei kontu eitten, nei beti kontu eitten ibiltzen zan. Ala urdun ez al zeon arriskuik? Nik esaten det...
-Festara igual ez zizun ateratzen...
-Festaa ez.
-Lanera bakarrik.
-Baiño hoik ibillerak! Pentsatze hutsakin'e ez dakit ze eitten deten nik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia