Urnieta (Gipuzkoa)

Altzora ardiekin joan, eta soinekoa puskatu

Altzora ardiekin joan, eta soinekoa puskatu <p>Ardi asko izaten zituzten, eta Altzora joaten ziren haiekin. Han, baserri bat hartzen zuten errentan, eta zer lan egiten zituzten azaltzen du. Behin, lanean zebiltzala, soinekoa puskatu zitzaion Anitari, eta orduan pasatakoak kontatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-007-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ardi asko izaten zituzten, eta Altzora joaten ziren haiekin. Han, baserri bat hartzen zuten errentan, eta zer lan egiten zituzten azaltzen du. Behin, lanean zebiltzala, soinekoa puskatu zitzaion Anitari, eta orduan pasatakoak kontatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta geo beste bat izaten zan, ardik izaten giñun guk.
- Ardik?
- Bai. Ardi asko izaten zan. Berrehun ta gehio izaten giñun ardik. Eta juten giñen Altzoa ardikin, Gipuzkoara negun ta udaran mendia. Ta Altzon izaten giñun baserri bat hartua, errentan, ta han itten giñun, negun eoten giñan ardikin ta hola. Ardik ta behien bat igual ta bihorra ta holako gauzak. Udaran itten giñun belarra eta gu gaztiak, gu hamalau-hamabost urte ta holaxe. Ta Azkaratetik maiña bat aldiz oiñez Altzoa. Bi orduko bidean, bi orduko bidean ta harea jun ta belarretan han aittu. Geo Atalloarrean beste batzutan. Atalloa jeitsi oiñez ta Atalloarrea jun, Txaraman jeitsi ta Txaramatik oiñez hara ordu erdin bat o hogei minutu o hogeita bost holakon bat. Ta eun batian ze in nun nik? Neska koskorra nitzan ta autobusetik Atalloaurretik jeixtekuan soiñekua engantxatu zitzaten ta soiñekua puskatu atzian. Soiñekua puskatu zitzaten ta nik bi anaia nazkan han Altzon. Bat menditik etorri zan belarra itteko eta nik ez esan ta anaiak atsaldean Atalloarrea bialdu zien, bialdu ziten etxea etortzeko eta ni ez jun nahi soiñeko harrekin, soiñeko puskatuta. Ze gaizki pasau nun nik ordun! Eta han abittu handik eta oiñez etorri nitzan etxea ta illunduko zun bildurrakin bide guztin korrika. Ta haik Atalloaurrea jun nitzala uste zuen ta ni oiñez etxea. Pentsa zazu, mendiz handik mendiz bi orduko bidean eta argi-argi aillatu nitzan etxea. Auskalo zenbat denboan etorri nitzan.
- Ai ama! Korrika batian.
- Korrika batian ta ez zekiyen nere anaiek zeatik etorri nitzan. Amak bai, amai esan beharko niyon, klaro, soiñekua hausi nula, amak bai. Ta hue behiek jeiztea zijoan ni etorri nitzenian. Ordun etorriye mendia, larrean ibiltzen zian mendin eta behiek jeizten hola ta nola ta ta hola ta hola oiñez etorri nitzala, soiñekoa hautsi nula-eta. Ta anaiek ez zekien ezerre. Holako gauza asko.
- Ta anaiek, anaiei zeatikan ez zeniyeten esan soiñekoa hautsi zenula?
- Pues, ez niyen esan behintzat. Ez dakit zeatik ez niyen esan, baiño ez niyela esan nahi. Ez nitzan atrebituko esatea eta haik esango ziten juteko harrengatik, eo ez dakit zeatik eta oiñez etorri nitzan korrika bildurrakin illundu ingo zitzatela.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia