Urnieta (Gipuzkoa)

Kotxerik ez zeneko garraiobideak

Kotxerik ez zeneko garraiobideak <p>Elur asko egiten zuen lehen. Aitak astoa erosi zuenean Zumarragan, etxera goizeko 03:00etan iritsi zen, oinez. Lehen, kotxerik ez zenean, nola moldatzen ziren aipatzen du: oinez, esnezalearen gurdian, astoan... Astoarekin hainbat bidaia egin behar izaten zituzten; orduko komeriak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-007-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elur asko egiten zuen lehen. Aitak astoa erosi zuenean Zumarragan, etxera goizeko 03:00etan iritsi zen, oinez. Lehen, kotxerik ez zenean, nola moldatzen ziren aipatzen du: oinez, esnezalearen gurdian, astoan... Astoarekin hainbat bidaia egin behar izaten zituzten; orduko komeriak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta elurra asko itten zun?
- Elurra asko itten zun ordun, asko elurra. Eta gue aitta zanak astoa eosi Zumarragan ta etxea oiñez etorri omen zan, goizeko hiruretan aillatu omen zan etxea. Astoakin, Zumarragan astoa eosita. Ta holako gauzak asko, asko.
- Hoik ibillerak.
- Bai, ibillera txarrak. Ordun txarra denak. Geo ez zan izaten, ez kotxeik ta ezer ez zen izaten. Zerbaite behar baldin bazan, Atalloa oiñez. Oiñez joan ta pues enkargu bat in ta oiñez etxea. Letxeroa izaten zan ta karga pixkat baldin bazan-o, letxeroan, letxeroakin batean gora eman jun Azkaratea. Ta astoakin, astoakin'e zenbat triste, biaje triste asko. Astoakin gariya kargatu etxian ta Atalloa eamaten giñun errota.
- Atalloa?
- Bai.
- Zenbat distantzi zeon Atallo?
- Hiru kilometro pasiak, hiru kilometro t'erdi o holaxen. Ta Atalloa eaman ta han eoskor earra zan errotaiya ta Jesus! Astoak deskargatzeko ta purrustaka. Gaixtoa zan ta […] utzi zun behintzat eta geo ekartzekoan berdin eta deskuidatzen bazan, lasai xamar baldin bazun, jo ta astuak buelta eman ta tripa azpin igual zakua-ta. Ze gauz, ze trixtia.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia