Alejo eta bere egurrezko bizikletie
Hizlaria(k):
Iturri Arrien, Julita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-009-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Euren auzoan Alejo izeneko gizon txikitxo bat bizi zen, eskulanetan trebea eta zalea. Baten egurrezko bizikleta egin zuen. Lepoan eramaten zuen bizikleta kaminoraino, gero han bere ibilbidea egiteko. Aldatsean gorantz hankekin egiten zuen eta beherantzean hankak bizikleta gainean ipinita joaten zen. Baina baten, bizikleta honekin gorantz zihoala, atzetik orpoa zapaltzen ei zion baten bat agertu, betetu egin ei zuen gizon horrek, eta ra! lotu ei zen eta “Kojones, zer bizu (behar duzu) edo nor bizu (behar duzu). Esan, gero, zer bizun (behar duzun)!” esan ei zion gizon horri, eta ikaratu egin ei zuen gizonori, eta atzeratu egin ei zen. Beste baten, Alejo Bitoriara (Gasteizera) joan zen bere egurrezko bizikletarekin, eta han kaleren baten argazkilari batek argazki bat atera, eta gero bere dendako erakusleihoan jarri zuen Gasteizen bertan, eta Gasteizen bertan abade izateko ikasten ari zen Julitaren osaba harrituta geratu zen Alejo auzokoa bere egurrezko biziketarekin erretratatuta Gasteizko erakusleiho hartan ikusi zuenean: “Ene, hamen (hemen), gure auzoko Alejo non dagoen fotografidxeute!” esan zuen.
- Proiektua: Fondo partikularrak
- Elkarrizketatzailea(k): Yolanda Elorriaga Iturri
- Data:
- Iraupena: 0:03:37
- Erref: EGT-009/010
- Kodifikatzailea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Emalea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!