Errigoiti (Bizkaia)

Gudariak Zabaleko baserrian afaritan eta lotan

Gudariak Zabaleko baserrian afaritan eta lotan Milizianoak baserritik irteteko eta ebakuatzeko esaten etortzen zitzaizkien, eta auzoko batzuk, Alberto eta, baserritik irten ziren, ganaduak eta dena eraman zuten, Gordejuelara. Baina eurei gudariek etxetik ez irteteko aholkua eman zieten, etxetik irten direnak txarto ikusi dituztela, eta etxean geratuz gero ez dietela ezer egingo. Gauez gudariak afaritan eta lotan geratu ziren euren baserrian, atea joko zuten lagunen zain. Julitaren izekoak oheak eta afaria ipini zizkien, eta tenedorkada bakoitzean pernil zati bi eta taloa jaten zuten. Gero, ohean zeudela, esan eta egin, atea jo. Aitak atea idegi, eta ate ostean badaezpada fusilarekin zegoen gudariaren gudari lagunak ziren, Sollube sutan zegoela eta arin egin behar zutela esanez. Ihesean eurekin eraman zuten baserrian zeukaten osaba Bitturio fraidea Algortara (Trinitarioen konbentua han), baserrian arriskuan zegoela eta. Estropezuka, harririk harri, ilargirik bako gauean eraman zuten. Algortan bertan ez, baina handik hurrean utzi ei zuten osaba Bitturio fraidea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-009-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Milizianoak baserritik irteteko eta ebakuatzeko esaten etortzen zitzaizkien, eta auzoko batzuk, Alberto eta, baserritik irten ziren, ganaduak eta dena eraman zuten, Gordejuelara. Baina eurei gudariek etxetik ez irteteko aholkua eman zieten, etxetik irten direnak txarto ikusi dituztela, eta etxean geratuz gero ez dietela ezer egingo. Gauez gudariak afaritan eta lotan geratu ziren euren baserrian, atea joko zuten lagunen zain. Julitaren izekoak oheak eta afaria ipini zizkien, eta tenedorkada bakoitzean pernil zati bi eta taloa jaten zuten. Gero, ohean zeudela, esan eta egin, atea jo. Aitak atea idegi, eta ate ostean badaezpada fusilarekin zegoen gudariaren gudari lagunak ziren, Sollube sutan zegoela eta arin egin behar zutela esanez. Ihesean eurekin eraman zuten baserrian zeukaten osaba Bitturio fraidea Algortara (Trinitarioen konbentua han), baserrian arriskuan zegoela eta. Estropezuka, harririk harri, ilargirik bako gauean eraman zuten. Algortan bertan ez, baina handik hurrean utzi ei zuten osaba Bitturio fraidea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia