Errigoiti (Bizkaia)

Koban geratuz gero, afusilatu egingo dituztela

Koban geratuz gero, afusilatu egingo dituztela Errigoitiko Uriko koban babestuta koba bete jende zegoela, Bittoriano Olabarriko etorri zen, han ezin direla arratsaldeko bostetatik aurrera geratu esanez, zertara edo hartara irten egin behar dutela, bostetatik aurrera geratuz gero, fusilatu egingo dituztela. Eta denek handik irten behar, Antzueneko izekoa (hau ere Juanita izenekoa), osaba Lionen (bere senarraren) akordeoia lepoan zuela. Eta Julita eta bere izekoa etxera zetozela, bidean dana balak, da, da, da!, baina eurek aparatzerik ez! Burua makurtuta, arin aurrera! Sartu ziren etxera, eta bere izekoak, arnasa ere falta zuela:”Jesuus! Zelan aparau ez gaituezan!! Gero, etxe barruan egon ziren. Hegazkinek etxe inguruan metrailatu zituzten hegal guztiak, baina, zorionez, etxeei ez zieten ezer egin.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-009-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Errigoitiko Uriko koban babestuta koba bete jende zegoela, Bittoriano Olabarriko etorri zen, han ezin direla arratsaldeko bostetatik aurrera geratu esanez, zertara edo hartara irten egin behar dutela, bostetatik aurrera geratuz gero, fusilatu egingo dituztela. Eta denek handik irten behar, Antzueneko izekoa (hau ere Juanita izenekoa), osaba Lionen (bere senarraren) akordeoia lepoan zuela. Eta Julita eta bere izekoa etxera zetozela, bidean dana balak, da, da, da!, baina eurek aparatzerik ez! Burua makurtuta, arin aurrera! Sartu ziren etxera, eta bere izekoak, arnasa ere falta zuela:”Jesuus! Zelan aparau ez gaituezan!! Gero, etxe barruan egon ziren. Hegazkinek etxe inguruan metrailatu zituzten hegal guztiak, baina, zorionez, etxeei ez zieten ezer egin.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia