Elorrio (Bizkaia)

Gerra hasierako mugimenduak; kanoikadak

Gerra hasierako mugimenduak; kanoikadak <p>Soldaduen mugimendua sumatzen zen alde guztietan. Bergaratik botatako kanoikadak etengabe heltzen ziren Elorriora. Behin, etxean sartu zitzaien bat.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-020-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soldaduen mugimendua sumatzen zen alde guztietan. Bergaratik botatako kanoikadak etengabe heltzen ziren Elorriora. Behin, etxean sartu zitzaien bat.

Transkripzioa

-Gerria lehenengo nun somau ziñuen hemen?
-Hamen ensegida, ensegida. Ez tiroik-eta, e. Baiña zeozer dauela ensegida, ze danak hasi zien, kotxietan sartzen zien eta gora ta behera, fusillak bentanan da paiñolo gorrixa ta, hamen sozialistak pe baeuezen, da ensegida. Baiña ez zan ezebe pasetan. Hamen hasi zan mobidia oktubre inguruen, oktubre inguruen. Eztakit zer egon zan hor Intxortan ero Irun be erre. Eztakit exakto egunak, baiña danak betetan [...], dana pasetan zan...
-Entzuten ziñuen Elgetakua izan zanian tiruak edo?
-Elgetakuak ez. Udalakuak entzuten giñuzen Igurixan basarrixan egon giñenien. Eta ez zan bihar Intxortakoik entzuteik, e. Ze hor Elorrixoko... ez herrira, baiña Txanberi inguruen, Txanberitik gora egun bat bai tta hurrenguen be bai kaiñonazuak egoten zien hor zazpirak inguruen. Bergaratik botatzen zittuen. [...] Gero enterau giñien Bergaratik botatzen zittuela. Eta guk giñukan han artillerua, militarra, orduen zan tenientia. Eta harek esaten eban: "Siempre andábamos antes de Elorrio, antes de Elorrio!". Eta etorri zanien lelengo-lelengo etorri zan aber etxia zutik euen ikusten. Eta esaten eban: "Pues nosotros hemos tirau, e. Jolin, por poco...". Jo eban behin Tribulin etxia da nere etxien onduen dagona, ezta, eta jo eban alerue, esplotau eban kaiñonazo batek eta sartu zien ba holako... eperdixa obusena, jo eban hormia, sartu bentanatik, sartuko eban etxando txispas. Jo eban hormia aiuntamentukua, buelta ein eta jo eban pixu bat, holako bi kiloko pixua, ta zatittu ein eban. Eta gero bestekaldien euen balde haundi bat abarketakin; ze orduen abarketakin ibiltten giñien danok, eta gu asko giñien da abarketak pe asko. Eta euezen baldien lejiatan ipinitta. Jo baldia ta taberna guztia bete zan abarketaz. Jente guztia: "Pero qué... Zer dok, baiña, hau?" dana, dana abarketa pillua lurrien.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia