Elorrio (Bizkaia)

Errepublika aldarrikatu zen eguna

Errepublika aldarrikatu zen eguna Era guztietako mitinak izaten ziren plazan. Behin, gogoan du, herritar bat plazako maila batera igo eta "Abajo el clero!, Viva la República!" oihu egin zuela. Errepublika aldarrikatutako eguna izan zen. Nazionalisten mitinak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-020-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Era guztietako mitinak izaten ziren plazan. Behin, gogoan du, herritar bat plazako maila batera igo eta "Abajo el clero!, Viva la República!" oihu egin zuela. Errepublika aldarrikatutako eguna izan zen. Nazionalisten mitinak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Behin ikusi giñuen gauza bat Patxik eta nik, parrapien euen erromeixia. Ze gerra aurretik beti euen mitiña batena, mitiña beste... Eta gu juten giñien hara eta "ha norena izen da?" eta "eztaitt, baiña esan dau Gil Robles, da igual, e. Eta bestien Prieto, eta bestien nor dan be ez.
-Plazan beti egingo zan?
-Bai. Eta juen giñien behin, egon giñien Patxi ta ni begira, da kojo bat euen Elorrixon eta igo eban aiuntamentu onduen mailla batera, maillatxo bat euen han, eta igo eban hara eta esa(n) eban: "Abajo el clero, viva la República!" Eta danak: "Viva!, eee!", zarata baten eta. Juan giñien ariñeketan ezkatzera eta esa(n) otsan amak, Don Justo abogau bat euen gurien, e, "Juez de Paz" zan orduen Elorrixon. Esa(n) otsan: "badatoz honek, badakarre honek zeoze". "Zer dau plazan?", ta. Zer dan be ez "abajo el clero", eta "viva la República" be ez ta. Don Justok: "Nok esan dau ba?" "Felixek esan dau, igo dau maillara ta danak". Eta, klaro, urte(n) eben eta efektibamente. Plaza euen...! Eta zan, Eibarren ipiñi eben banderia, hortxe egunien, "el día de la República". Hori egunoi be guk...
-Goguan daukazu?
-Honbré! "Abajo el clero" eta zer zan be ez. Eta gero esa(n) oskunien kasik pekatua zan hori. "Abajo el clero, jo..." Hori geratzen xatzu... Hori edadioi da nik pentseteot...
-Dana grabauta.
-Bai, hobe izango zan eskolia ikasi bane(u) nik holan.
-Zazpi urte edo eukiko ziñuan zuk?
-Hamaika, hamaika.
-Republikia.
-A, republikia ez, hori, hori, gaztetxuaua.
-Orduan juntaizu haundixa egin zan, jente asko batu zan?
-Republika egunien? Plaza guztia. Herriko jentia etorten zan eta plazia bete. Eztait nundik eze kanpokuak pe etortzen zien. Eta esaotena, e, mitiñak eta be egoten zien asko. Eta guretzako, bueno, kalien denpora guztian da, ezebe ez zan egoten baiña, kalien egoten giñien.
-Eta nazionalisten mitiñak?
-Bai. Etortzen zan hona "Zabala dator", esaten eben, hau eta bestia ta. Hori zan nazionalista. Eta ikusten giñuen ba alkatia be zan Ariño, nazionalista zan, eta guk ezautzen giñuzen danak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia