“Etxea bonbardeuko dabe eta danok hilko gara berton”
Hizlaria(k):
Iturri Arrien, Julita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-009-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Etxean zeukaten osaba Bitturio fraidea ikaratu egin zen: “Etxea bonbardeuko dabe (dute) eta danok hilko gara berton, batan batzuk hoba (hobe) urten (irten) bizitzeko”. Bitartean etxe barrenetik, Bolina aldean hegazkinak ibiltzen ziren egunero tarratada hotsean, beti (a)metrailatzen. Hegal guztiak (a)metrailatu zituzten. Hegazkinek motoristak (a)metrailatu gura zituzten. Motoristak kaminoko kantailen barruan ostuten ziren. Hala zeudela, osaba fraideari jaramon eginez, Julita eta bere izekoa Errigoitiko Uriko kobara joan ziren goizean goizeti babesaren bila pitxer bete esne hartuta. Han koba bete jende zegoen, Antzueneko izekoa ere hantxe zegoen. Errekan datorren ura edaten zuten, kutsatuta egongo zena.
- Proiektua: Fondo partikularrak
- Elkarrizketatzailea(k): Yolanda Elorriaga Iturri
- Data:
- Iraupena: 0:02:01
- Erref: EGT-009/023
- Kodifikatzailea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Emalea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!