Errigoiti (Bizkaia)

Guda zibilean “zer ete dan eta nor ete dan” baserrian bala artean

Guda zibilean “zer ete dan eta nor ete dan” baserrian bala artean <p>Kalamua, Kanpazar eta Elgetako fronteak apurtuta eta Gernika bonbardatuta, kamioikada soldaduak Gernikarantz etorri ziren frontea egiten (Francoren militarren aurka). Zer ote den eta nor ote den, zer izan behar ote duen, nor izan behar ote duen egon ziren eurek baserrian. Balak hasi ziren, lantzean bala batzuk etortzen ziren, eta ez irteteko etxetik, gerra hasi dela eta. Egun baten iluntzean Julita eta bere izekoa, zestoa (otzara) hartuta, konejuentzako (untxientzako) sekulabelarretan joan, eta balak tik eta tak, tik eta tak, sartzen ziren behean (euren bidean), baina eurek ez zituzten aparau. Zestoaz (otzareaz) euren burua babestuz etorri ziren etxera. &ldquo;Eneee! Ezin lei joan, gero! Dana dator balie eta!&rdquo;.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-009-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kalamua, Kanpazar eta Elgetako fronteak apurtuta eta Gernika bonbardatuta, kamioikada soldaduak Gernikarantz etorri ziren frontea egiten (Francoren militarren aurka). Zer ote den eta nor ote den, zer izan behar ote duen, nor izan behar ote duen egon ziren eurek baserrian. Balak hasi ziren, lantzean bala batzuk etortzen ziren, eta ez irteteko etxetik, gerra hasi dela eta. Egun baten iluntzean Julita eta bere izekoa, zestoa (otzara) hartuta, konejuentzako (untxientzako) sekulabelarretan joan, eta balak tik eta tak, tik eta tak, sartzen ziren behean (euren bidean), baina eurek ez zituzten aparau. Zestoaz (otzareaz) euren burua babestuz etorri ziren etxera. “Eneee! Ezin lei joan, gero! Dana dator balie eta!”.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia