Gernikako bonbardaketa Errigoitiko baserritik ikusita
Hizlaria(k):
Iturri Arrien, Julita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-009-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Julitak hamabi urte zeuzkan orduan. Bere izekoa (Juanita, eurekin bizi zena) astelehenetan beti plazara joaten zen, inoiz faltatu ere ez, baina astelehen horretan astoa kojorik (herren), astoa euki ezean ezin joan, eta ez zen joan. Zarata arraroak hasi ziren goizean, eta lantzean hegazkin bat etortzen zen. Gero arratsaldean hegazkinak hirunen hirunen hasi ziren etortzen, zerbait botatzen zuteneko zarata egiten zuten. Eta enee! Hegazkinak bonbardeatzen hasi direla! Bittoriano neba zaharrena amarekin frantsesa ebagiten zegoen soloan, eta aita idiekin areatzen frantsesa ebagitakoa. Olgetan ibili ziren umeak (Julita euren artean), arriskua ikusita, soloan zeuden idien askan sartu ziren. Bittoriano neba eta ama, hegazkinak etortzen zirenean, karkaban ostuten ziren. Soloan lanean zegoen auzoko Santi ere, eta euren aitari (Antoniori) hegazkinetatik babesteko esaten zion, “grasa” botatzen dabiltzala eta. Baina Santi urak egindako zulo baten tutuz behera ezkutatzen zen bitartean, euren aita hegazkinei begira fumetan (zigarroa erretzen), hareek eurei ezer egingo ez zietelakoan: ”zera egingoskue horreek guri!” Gero Gernika sutan zegoela ikusi zuten. Su gorria dana. Eta Gernikan bizi ziren auzoko batzuen senideak euren auzoan agertu ziren laster.
- Proiektua: Fondo partikularrak
- Elkarrizketatzailea(k): Yolanda Elorriaga Iturri
- Data:
- Iraupena: 0:04:48
- Erref: EGT-009/019
- Kodifikatzailea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Emalea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!