Dirua kaxaren hanka azpian eta lapurrek ikusi ez
Hizlaria(k):
Iturri Arrien, Julita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-009-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Beste baten ere txakurrak ahausika eta lapurrak ra! sartu ei zitzaizkien etxera. Etxeko guztiak lotu, ama zaharra, amama zaharra, modu bakoa zelako, aske baina gela baten sartuta utzi, eta dirua emateko eskatu zieten lapurrok. Eurek dirurik ez zeukatela, poltsikoan zeukaten lau erreal baino ez zeukatela eta hareek emango zizkietela esan zieten. Baina zaldiak salduta hartutako dirua kaxa baten hanka baten azpian ezkutuan gordeta zeukaten, kaxa hori pisu handikoa zela. Lapurrek pernila gatzun-askatik atera, ederto jan, kanturreoak egin eta gura zutena egin zuten etxean. Eta gero joan egin ziren. Ama zaharrak askatu amarratatik, eta dana hankaz gora ikusi zuten, kaxako mihiseria guztia, izarak eta, batzuk etxe aurrean eta bidean botata eta zabalduta, eta beste batzuk eramanda. Baina dirua hanka azpian zeukan kaxari ikuturik ez, eta hantxe zegoen dirua, lehengo lekuan.
- Proiektua: Fondo partikularrak
- Elkarrizketatzailea(k): Yolanda Elorriaga Iturri
- Data:
- Iraupena: 0:03:06
- Erref: EGT-009/017
- Kodifikatzailea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Emalea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!