Errigoiti (Bizkaia)

Etxeko salako tranpatik lapurrengandik ihes

Etxeko salako tranpatik lapurrengandik ihes Beste baten ere txakurrak ahausika, baina lapurrak ra! sartu ei zitzaizkien iluntzean etxera. Lapurrok etxeko andrea sutondoan sua piztuta zerbait egiten harrapatu zuten. Honek semea kortatik ekarri behar zuela esan zien, hau ikaratu egingo zelako, eta kortara joanda, semearekin batera zegoen senarrari esan zion lapurrak etxera sartu zirela. Senarrak goiko salara igo zuen, eta begiratu ei zuen leihotik, eta leiho bakoitzean lapur bat jagoten bera!. Ihes egitekotan, salako tranpatik behera ihes egin behar zuela pentsatu, eta haren gainean zeuden artoak banan-banan ixil-ixilik kendu, eta tranpa ireki zuen. Atartean gurdia zeukan, eta atartean mantxua ikusi ei zuen bera jagoten. Ihes egitekotan, harengandik lortuko zuela ihes egitea pentsatu, tranpatik salto egin eta gudipetik mantxuarengandik ihes egitea lortu zuen, honek bera harrapatzeko ahaleginak egin zituen arren. Orduan, beste jagote lekuetan zeuden lagunei ugazabak ihes egin zuela esan zien mantxuak. Lapurrak estutu egin ei ziren, eta ihes egin zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-009-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Beste baten ere txakurrak ahausika, baina lapurrak ra! sartu ei zitzaizkien iluntzean etxera. Lapurrok etxeko andrea sutondoan sua piztuta zerbait egiten harrapatu zuten. Honek semea kortatik ekarri behar zuela esan zien, hau ikaratu egingo zelako, eta kortara joanda, semearekin batera zegoen senarrari esan zion lapurrak etxera sartu zirela. Senarrak goiko salara igo zuen, eta begiratu ei zuen leihotik, eta leiho bakoitzean lapur bat jagoten bera!. Ihes egitekotan, salako tranpatik behera ihes egin behar zuela pentsatu, eta haren gainean zeuden artoak banan-banan ixil-ixilik kendu, eta tranpa ireki zuen. Atartean gurdia zeukan, eta atartean mantxua ikusi ei zuen bera jagoten. Ihes egitekotan, harengandik lortuko zuela ihes egitea pentsatu, tranpatik salto egin eta gudipetik mantxuarengandik ihes egitea lortu zuen, honek bera harrapatzeko ahaleginak egin zituen arren. Orduan, beste jagote lekuetan zeuden lagunei ugazabak ihes egin zuela esan zien mantxuak. Lapurrak estutu egin ei ziren, eta ihes egin zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia