Elgoibar (Gipuzkoa)

Bonba eta bala galduak

Bonba eta bala galduak Kalamua mendiko aterpetxera garraiatzen zituzten militarren gauzak. Arriskutsua omen zen, baina ez zuten inor zauritu. Elgetatik Arratera botatzen zituzten bonba galdu batzuk jausi ziren Idotorbe (San Pedro) auzoan. Normala omen zen balak lurrean sartzen entzutea, soroan lanean zihardutela.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-058-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Kalamua mendiko aterpetxera garraiatzen zituzten militarren gauzak. Arriskutsua omen zen, baina ez zuten inor zauritu. Elgetatik Arratera botatzen zituzten bonba galdu batzuk jausi ziren Idotorbe (San Pedro) auzoan. Normala omen zen balak lurrean sartzen entzutea, soroan lanean zihardutela.

Transkripzioa

-Orduan egin zittuen karreterogintza lanok eta heridutako barik.
-Heridu barik, inor ez zan entzun heridu zanikan. Eurek ere billurretan egoten zien. Han lautxua, hola lau-unatxo bat dao Kalamuan eta hantxe refujiua zeuan eta han refujio aldera eruan bihar hori eruaten zaben karigiori burdixakin. Ta hantxe lautxuan, bestaldeko mendixa gorrixena bistan eta ondo tokau, ez zakuen balazoik iñork hartzeik. Heridu iñor ez.
-Nahikua suerte.
-Bai, nahikua suerte, ez zan entzun behintzat.
-Eta frentia joan zanian?
-Joan zanian hamen hoixe, dana zulua ta. Gero hor Elgeta mendittik edo ez dakit nundikan Arrateko eliziai jaurti ziuazen kaiñonazuak eta han ez zaben joten ondo elizia eta bittartetik hona etortzen zien eta edozein tokittatik hemen; bum!
-Galdutako bonbak?
-Bai. Balazuak'e bai, balak ere. Balak ere etorten zien. Zzzu! Igual souan lanian eta zzust! eta albuan.
-Ez zan bromia izango, e.
-Ez hoixe, billur earra eukitzen giñuan. Usau azkenerako; halaxe zzust lurrian albuan balia ta. Jo bihar dabenik pentsau ere ez. Bai. Tristia zan haura.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia