Donostia (Gipuzkoa)

Gerrako oroitzapenak II

Gerrako oroitzapenak II <p>Loiolako kuartelekoek zer egingo ote zuten, kezka zegoen etxean. Nazionalak noiz sartu ziren. Etxean ez, baina inguruan sufrimendua ikusi zuen; hainbat ezagun Santo&ntilde;an preso hartu zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-027-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Loiolako kuartelekoek zer egingo ote zuten, kezka zegoen etxean. Nazionalak noiz sartu ziren. Etxean ez, baina inguruan sufrimendua ikusi zuen; hainbat ezagun Santoñan preso hartu zituzten.

Transkripzioa


- Eta gero, pues ya, hemen berehala sartu zian, ni akordatzen naiz entzuten nula etxean, gerra hasi zanean, ta umea, ta kuriosidadea daukazu, beti belarria jarrita, ez? Ta, ez zakiela Loiolako kuarteletakoak ze alderditara joko zuen. Hori zan hemen joku haundiya, nik entzuten nun kontuk e, ta gero ya, idatzi ya, eo geo irakurri dedan gauzak hori beste gauza bat da. Baiño garai hartako sensazio hori nik etxian hori sentitzen nun, "Ze ingo ote du?", Carrasco uste det zala ordun, uste det izen hori entzuten nula, "Aber ze itten dun horrek, zeatikan, alde batea jotzen badu edo bestea, segun ta, jun beharko ote deu ta ez ta". Ta behintzat uztaillian hasi zan gerra, ta iraillian ya etorri zian nazionalak. Ordun hemen Franco garaia bizitu izandu deu, hemen, hemen e? Zenbait etxetan ondorio gogorrak izan zian, eta... Adibidez, nere lehengusun senarra, ta nere lagunan beste senarra ta hoiek denak Santoñan eondu zian preso, "pena de muerte"kin, Elosegitarrakin ta hoiek kuadrillakuak zian. Eta nere suhiñan, "o sea", nik alaba bat daukat ezkonduta, ta nere suhiñan aita ere hor egondu zan, Santoñan, "pena de muerte"kin. Eta hoiyek pasa zuen pasa zuena. Oain nik esaten dizutenian, etxian-etxian garai hartan, pues, aita, ama hoiek dituzu referente direktoak, ez? Ta bi ahizpa bakarrik ta lehengusuak ere ez zuten izan... Baiño inguruan bai, inguruan bai.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia